bilaketaren emaitzak "auzitegi nazionala"

'Egunkaria auzia' ixteko eskaerari uko egin dio Auzitegi Nazionalak

Pasa den ekainaren 23an izandako auzi saioan, defentsak eta fiskalak auzia behin betiko ixtea eskatu zuten, baina salak baztertu egin ditu eskaera horiek. Xabier Alegria eta Pello Zubiria auzipetuak auzitik kanpo utzi ditu, arrazoi desberdinengatik.

18/98: bidegabekeria aurrera

19/98 epaiketa negargarriaren ondorioak hemen. Entzutegi Nazionala politika egiten. Justizia beste egun baterako utzi du.

AAMko auzipetuek defentsari uko egin diote

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko auzipetuek defentsa juridikoari uko egingo diotela iragarri dute, epaia dagoeneko erabakita dagolekoan. Plazaratu duten adierazpena GARAn eskegi dute: http://www.gara.net/agiriak/20080421_ProzManifst_eus.pdf

Auzitegi Nazionalak bi urteko kartzela zigorra jarri dio Otegiri

"Terrorismoa goratzea" egotzi dio ezker abertzaleko kideari. Hamasei urteko inhabilitazioa ere ezarri dio. Itziar Galardi eta Josune Irakulis absolbitu egin ditu. Jon Enparantza eta Estanis Etxabururi buruzko epaia ez dute atera oraindik. 'Gatza'-k espetxean 25 urte bete zituenean egin zuten ekitaldia, Zornotzan, 2005ean.

Guardia Zibila Gaztesarearen aurkako operazioa ari da egiten

Gaztesarea.net gazteen web-gune ezagunaren aurkako operazioa egiten ari da Guardia Zibila, eta Iker Acero elkarteko lehendakaria atxilotu dute beste bi gazterekin batera.

Garzonek Batasuna, EHAK eta ANVko 44 lagun auzipetu ditu, ETAko kide direla egotzita

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasuna, EHAK eta EAE-ANV alderdi politikoetako 44 lagun auzipetu ditu gaur, ETAko kide direla leporatuta. 522 orrialdeko autoa atera du Garzonek eta, haren ustez, Batasunak EHAK eta ANV "erabili" egin ditu, "ETAk diseinaturiko delitu ekinbidea segitzeko". Bukatu du, horrenbestez, Batasuneko Mahai Nazional "berriari" eta beste bi alderdiei buruzko ikerketa.

Zergatik "egokitzen" zaizkio auzi ikusgarrienak Garzoni? Legegizon baten azalpena

Nola da posible espainiar Estatuko auzi ikusgarrienen (Euskal Herriarekin zerikusia duen guztia, PPko politikari ustelak, Pinochet, Alakrana...) atzean beti epaile bera, Baltasar Garzón, egotea? Azalpen honen arabera, espainiar legediak baditu gehiegikeria hauek ekiditzeko mekanismoak, baina poliziak, fiskaltza eta Auzitegi Nazionalak berak bortxatu egiten dituzte, auzi mota hauek Garzonek, atxilotuen eskubideen aurkako neurri gogorrenak hartzen dituen epaileak, eraman ditzan.

Auzitegi Gorenak ez dio ASBri erregistratzen utziko

[K&I]Auzi saioa egin dute goizean, defentsak eskatuta, eta segituan hartu du Gorenak erabakia, aho batez. Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak ez legeztatzeko eskaera egin dute, "Batasunaren oinordekoa" delakoan. Defentsak esan du Espainiako Gobernuak ezker abertzaleari alderdi berria erregistratzeko eskatu ziola eta alderdi bat "erregistratu ostean bakarrik" utzi daitekeela legez kanpo.

Euskal Herria y el Socialismo

Euskal Herria y el socialismo - Marxismo y cuestión nacional Woods, Alan eta Val del Olmo, Eloy

16 urteko espetxe zigorra inor zauritu ez zuen kale borroka ekintza batengatik

Hodei Ijurko gazte iruindarra 16 urtera zigortu du Espainiako Audientzia Nazioanalak kale borroka ekintza bat egiteagatik, fiskaltzak 38 urteko zigorra eskatzen zuen bitartean. Epaiaren arabera, Ijurkok inor zauritu ez zituen koktel bi bota zituen lurrera.

15 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Otegiri

Argalaren omenaldian terrorismoa goraipatu zuela egotzita, Auzitegi Nazionaleko epaileak 15 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio ezker abertzaleko buruzagiari. Otegik helegitea aurkezteko aukera du.

Mahai Nazionalaren adierazpena Euskal Herriari

Atxiloketek ez dute Batasuna ixilarazten: "Gure arma eraginkorrena da sektore eta dinamika ezberdinetan lanean jarraitzea gure herri, auzo eta hirietan."

Hezkuntzan euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten dekretuak indargabetu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

Euskara hizkuntz nagusia dela finkatzen duten Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko dekretuak bertan behera utzi ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

10-15 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak Udalbiltzako arduradunen aurka

Juan Moral Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu ditu auzipetuta dauden Udalbiltzako 22 arduradunentzako. Horretarako, Udalbiltza ETAren egitasmoa dela dio fiskalak.

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Azpeitiko Udalaren euskara ordenantza

[K&I]"Euskara inposatu eta gaztelera baztertzen" duela uste du auzitegiak eta Udalak helegitea aurkeztuko du. 2005eko abenduan onartu zuen ordenantza Udalak, EAJ, EA, PP eta PSE-EEren aldeko botoekin." Berrian ikusia: http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=19797
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]