bilaketaren emaitzak "autodeterminazioa"

Montenegroko erreferendumaren jarraipena blogetik

Euskal Herritik Montenegrora. XXI. mendeko lehen autodeterminazio erreferenduma. Utopia barik errealitatea. Europan.

Kolitza menditik deiadarra

Ortuella Aurrera blogetik, asteburu honetan Kolitzara egin duten "Autodeterminazioa tontorreraino" ekitaldiaren berri eta argazkiak ditugu ikusteko aukera. Bizkaiko 5 menditan egin diren ekitaldiaren barruan, meatzaldeko, enkarterriko eta ezkerraldeko lagunak Kolitza eta Autodeterminazioaren aldarria zuten helburu.

EAEko biztanleen %84 erabakitzeko eskubidearen alde (GAZT)

Deiaren inkestaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleen %84ek Euskal Herriak bere estatus politikoari buruz libreki erabakitzeko eskubidea duela onartzen du, %7.3 bakarrik dagoelarik kontra. 10etik 9 bake prozesuari berriz heltzearen alde dago.

Idiazabaldik Eskoziara autodeterminazioa

Idiazabalen autodeterminazio eskubidearen aldeko herri ekimena martxan jarri da. Idiazabalgo herri kirol taldeaz gain, Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar abesbatzak, Iruñeako San Fermin Peñako joaldunak, Beasaingo txalaparta-jotzaileak, Iker Zubeldia bertsolaria, Miren Urkiola harri-jasotzailea etab. daude. 100 laguneko taldea Eskoziara doa Aste Santuan hainbat erakustaldi egin eta aldi berean, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzera. Haien ibilerak blogean azalduko dituzte egunero.

Eta dena sinplifikatuko bagenu?

Michel Collon-en testu argi eta zuzena. Zeintzuk dira zehazki sezesio eskubidea bermatu eta orohar herrien autodeterminazio eskubidea arautzeko erregelak?

Imajinatzen al duzu? [Gazt.] [Bideoa]

Imajinatzen al duzu horrelakorik? Datorren urriaren 25ean hau egi bihur dezakezu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]