ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=7863
inigo (e)k bidali du duela 141 egun 11 ordu 12 minutu
7 pertsona atxilotu zituzten pasa den asteburuan, haietako lau Bizkaian, Ertzaintzaren droga trafikoaren aurkako operazio baten harira. Herrizaingo Sailaren arabera "Bizkaian ziharduen kokaina trafikorako sarerik nagusiena" desegin dute. Sare hori Kantauri Itsasoko kostalde osoan aritzen zen, iturri polizialen arabera, eta hilero Galizia eta Madriletik heldutako 20 bat kilo kokaina banatzen zituen. Ustezko narkotrafikanteek egoitza zuten Leioako Artatzagane kaleko pisu batean, biltegi zein laborategi gisa erabiltzen zutena.