bilaketaren emaitzak "atxiloketa"

Arnaldo Otegi atxilotu egin dute

[K&I]12:00etan prentsaurreakoa eman behar zuen Donostian, eta hara bidean zela atxilotu dute.

Ustezko ETAko lau kide atxilotu dituzte Bordelen

Espainiako Guardia Zibilak eta Frantziako Gendarmeriak ustez ETAko kide diren lau pertsona atxilotu ditu Bordelen, horien artean poliziaren esanetan buruzagi nagusia omen den Francisco Javier Lopez Peña, Thierry. Honez gain, Jon Salaberria, Igor Suberbiola eta Ainhoa Ozaeta ere atzeman dituzte.

Azken Portua - Txalaparta argitaletxeko editore bat atxilotu dute AEBetan

Txalaparta argitaletxeko Iñaki Egaña editorea atxilotu dute AEBetan, eta hogeita lau orduz galderak egiten eduki dute, Egañak berak Mario Salegiren, Galindezen, Eusko Jaurlaritzaren eta AEBetako zerbitzu sekretuei buruz egin dituen ikerketen harira.

Sidenorreko kontseilari delegatua atxilotu dute, ETAri ordaindu diolakoan

Jose Antonio Jainaga enpresaria goizean atzeman dute Bilbon eta baliteke galdeketa amaitu ostean, datozen orduetan, aske geratzea.

Gaizka eta besteak askatu

MusikHerriak gaur (atzo) jazotako atxiloketak salatu eta hurrengo orduetarako antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Lerro hauen bitartez, MusikHerria herri diskoetxeak gaur Bizkaian, Galizian eta Andaluzian Guardia Zibilak burututako operazioa dela-eta Espainiar Gobernuaren estrategia errepresiboa salatu nahi du. Espainiar Gobernuak urteetan Euskal Herrian bizi dugun gatazka elikatzeko hautua egin du, gaurkoa, horren adibide garbia delarik.

AHTren aurka mobilizatzeagatik jipoitua?!

Urretxuko gazte bat atxilotu zuten astelehenean eta ertzainek jipoitu egin zutela adierazi du. Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak eta Urretxuko KKinZona elkarteak salatu du, azken aldian, AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen aurka eraso eta jazarpen ugari izaten ari direla.

Otegi atxilotu du Guardia Zibilak eta Madrilera daramate, epaitzera

Batasuneko bozeramailea etxean atzeman dute, Elgoibarren, 16:45ean. Goizean elurragatik Burgosen egon da aurrera egin ezinik eta etxerantz abiatu da. Auzitegiak hura atxilotzeko agindua eman du orduan. Olaia Kastresana ETAko kidearen omenaldian egindako adierazpenengatik "terrorismoa goratzea" leporatuta epaituko dute. Fiskalak orain ez du baztertzen 15 urteko kartzela zigor eskaera bertan behera uztea.

Guardia Zibila patrol batekin oldartu zitzaion Alberto Lopezi

Guardia Zibilak ez zuen Alberto Lopez ortziralean atxilotu, baizik eta asteazkenean. Bost egun pasatu ditu Guardia Zibilaren esku inork ezer jakin gabe, eta hortik ateratzean torturak salatu ditu, epaile eta fiskalaren aurrean. Lehen egunean ospitalera eraman behar izan zuten, atxilotzeko unean izandako zaurien artatzeko. Atxiloketa bortitza izan zen haren lekukotzaren arabera. Autoan zihoala Guardia Zibilaren auto batek atzetik jo zuen istripua eraginez.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]