bilaketaren emaitzak "askatasuna"

17 urte kanpoan egon eta gero, harrera beroa eskaini zioten atzo Nagore Mujika askatu berriari

Herriko Taberna txiki gelditu zen

Harrera beroa egin zioten larunbatean Zorion Zamakola askatu berriari

Zazpi urte eta erdi luze pasa eta gero, larunbatean heldu zen Alde Zaharrera Frantziako poliziak 2001ean atxilotutako Zorion Zamakola Ibaibarriaga preso politikoa. 200 bat auzokidek lehenengo harrera eskaini zioten.

Ana Lopez preso politikoa libre uzteko agindu dute azken egunetan epaitua izan ondoren

Ana López Monje, Iralako auzokidea, Inglaterran atxilotu zuen bertako poliziak Iñigo Albisu eta Zigor Ruizekin batera.

Del Olmo epaileak "El Jueves" aldizkaria bahitu du

Adierazpen askatasunaren adibide bikaina. Felipe eta Letizia printzeak protagonistak dira aldizkariaren azalean eta iraingarria delakoan, kioskoetatik kentzea erabaki du. Honekin, propaganda ikaragarri eta azala sare osoan zehar zabaltzea besterik ez du lortu. Era guztietako erreakzioak eragin du albiste honek, baina bikainena Guillermorena (azalaren egilea) izan da: eskuineko eskua moztu diezadatela!!! - bere egoera Marroko edo Arabia Saudirekin parekatuz -. Nacho Escolarren blogean irakurri dut albistea eta bere esteka jarri dut.

D3M eta Askatasunaren aurkako operazioan atxilotutakoak aske bermepean

Arantza Urkaregi eta Iñaki Olalde gaur aterako dira kartzelatik 6.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Bihar Hodei Egaña, Amparo Lasheras, Agurtzane Solaberrieta, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo eta Imanol Nieto askatuko dituzte.

Ongi etorri Arnaldo!

Zer egiten ari dira Arnaldo Otegiren aurka?

Audientzia Nazionalak 8 eta 10 urte arteko zigorra ezarri ditu presoak laguntzearren

Askatasunaren aurkako epaiketan Audientzia Nazionalak 8 eta 10 urte arteko gartzela zigorrak ezarri ditu gaurkoan. Hiruri 10 urteko gartzela zigorra ezarri die, beste 3 aske utzi eta beste guztiei 8 urtekoa ezarri die.

Gorenak Askatasuna alderdia eta Askatasuna antolakundea nahasten ditu autoan

Gorenak emaniko epaian Askatasuna alderdia eta Askatasuna amnistiaren aldeko mugimendua nahasten ditu. Hala argudiatzen du erregistro batean Askatasunak sinatutako presoen aldeko kartelak aurkitu zituztela esaterakoan. Beste akats batzuk ere egiten ditu, adibidez Otegiren hitzak bailiran beste pertsona batenak jartzea. Lotua: http://www.zabaldu.com/5729/askatasuna_legez_kanpo_uzteko_erabilitako_froga_ez_da_existitzen/

Utzi Gernika bakean San Roke 2009

Ertzaintzak Gernikan zauritu ugari eragin zituen euskal preso politikoen aldeko triki-poteoa galarazteko. Webgune bat sortu dute gertakari horien inguruan: Kronikak, agiriak, bideoak, argazkiak, testimonioak, hemeroteka...

Askatasuna eta D3Mren zerrendak anulatu ditu Espainiako Gorenak

Espainiako Epaitegi Gorenak Demokrazia Hiru Milioi hautes-zerrenda eta Askatasuna alderdiaren zerrendak ezeztatu ditu eta beraz Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkeztea baino ez zaie geratzen bi alderdiei.

Garzonek hiru urterako eten ditu D3M eta Askatasunaren ekimenak

Baltasar Garzonek 3 urterako eten ditu D3M eta Askatasunako ekintza guztiak. Kontuak, egoitzak eta webguneak ere ixtea eskatu du.

Gaztesarearen kontrako operazioa egiten ari da Guardia Zibila!

10:40 aldera Andoainen Martin Ugalde Kultur Parkera hainbat guardia zibil joan dira, egoitza miatzera. Gazte bat behintzat atxilotu dute.

Ez da delitu. Eman atxikimendua 33/01 auzikoei

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako 33/01 auzia dela eta, atxikimenduak emateko orri hau zabaldu dute

Adierazpen askatasunaren eguna omen da gaur Interneten

Gaur Interneteko Adierazpen Askatasunaren Eguna omen da. Mugarik Gabeko Kazetariek eta UNESCOk antolatu dute. Bistazo bat eman diot argitaratu duten informazioari (ingelesez). Zibermanifestazioak deitu dituzte eta hauek dira aipatzen dituzten herrialdeak: Birmania, Txina, Ipar Korea, Kuba, Egipto, Eritrea, Tunisia, Turkmenistan eta Vietnam. Nire galdera... Eta Europan, AEBetan... hor ez al da adierazpen askatasuna urratzen? Nik baietz esango nuke...

Iñaki de Juanaren ongi etorrira joateko deialdia

Iñaki de Juanaren ongi etorrira joateko deialdia luzatu du Amnistiaren aldeko mugimenduak. Euskal Herrian zehar deialdi ezberdinak luzatu dira.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]