bilaketaren emaitzak "asel"

Asel Luzarraga idazlea kartzelara bidali dute Txilen, behin-behinean

Asel Luzarrragaren behin-behineko espetxealdia 3 hilabetera luzatu du Alejandra Garcia Bermeen Auzitegiko epaileak.

Laura Mintegi Aselen kasuaz

Laura Mintegik Aselen alde Leioan egindako kontzentrazioa eta gero bota zituen hitzak. Txileko kontsulatuaren atean bertan kasuaz berba egiten jarri zeneko bideoa. Bideoan kontsulak hartutako jarreraren inguruan berba egiten du, mugimenduaz...

Asel etxe barruko arrestupean dago! #aselaskatu

Gaur goizean Temucon Aseli egindako bista eta gero, etxe barruko arrestatzea delakoa utzi diote. Beraz nahiz eta libre ez geratu, gure laguna epaiketa irten arte bere etxean emango ditu eguna eta gauak, bere neska lagunarekin, bere lagunekin, bere familiarekin... Guztion lanak Aseli espetxe zigorra kentzeko baliagarria izan da. Aske geratzetik hurbilago gaude!

Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa

Asel Luzarraga elkarrizketatu dute irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.

Aselen aldeko eguna Basauriko gaztetxean

Asel Luzarragaren aldeko ekimenak burutu behar ditu as(k)el plataforma gaurko arratsaldean Basauriko gaztetxean. Koordinadorako batzarra, bideo emanaldia eta kontzertuak burutu behar dituzte arratsaldeko 19.00etatik hasita.

Aselen aldeko kontzentrazioa, Barikua, Otsailak 12

Askel (Asel aske) koordinadorak bariku honetan Aselen aldeko kontzentrazioa konbokatu du Bilbon. Kontzentrazioa arrtsaldeko 20.00etan izango da BBVAren aurrean, Plaza Biribilean. Helburua, "Errugabea delako, Asel askatu" lemapean ahalik eta jende gehien batzea da.

Asel Luzarraga: Nire aurkako akusazioek ez dute inolako funtsik

Larunbatean, otsailak 27, posta elektronikoz Aseli egindako elkarrizketa argitaratu zuten BERRIA egunkarian. Ohikoa denez, Aselek bidalitako erantzunak papereko edizioan genuen espaziora moldatzeko, asko moztu behar izan genuen elkarrizketa, tartean, Aselen esker oneko mezuak. Hona hemen elkarrizketa osorik.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]