bilaketaren emaitzak "artea"

Guggenheim txikia Sukarrieta-Busturian

Bizkaiko Foru Aldundiak egin nahi duen museo berria BBK-k Sukarrietan dituen lurretan, koloniak dituen eremuan, eraikitzea nahi du.

Grafiti bat zelan egiten den erakutsi digute UEUkoek

UEUko udako ikastaroen harira, grafiti bat egin dute Larraonan. Topagunearen Grafiti Lehiaketaren harira ere.

Euskal graffiti onak aurkitzen lagundu

Polo Garat argazkilari zuberotarra euskal graffitien gaineko liburu bat prestatzeko asmotan dabil eta hormairudi bila dabil, erreibindikatibo eta politikoak bereziki. Zuen herrietan graffiti polit/esanguratsu/historiko bat balego, jarri kontaktuan Poloren lagun Oier Gorosabel blogista eibartarrarekin.

AEKko pegatina bilduma

Ikaragarria Karrajuko Benitok bildu duen pegatina bilduma. AEKren historia, eta Euskal Herriko grafismoaren zati handi bat dago hor. Pegatinak interesatzen bazaizkizu, aste honetan erakusketa omen dago Bilboko Kukutza gaztetxean, eta larunbatean (hilak 16), truke eguna.

Mitoa eraitsiz artista goratu

"Oteiza eta haren garaia" nazioarteko kongresuaren nondik norakoak, eta Oteiza Museoko zuzendariari elkarrizketa

Hainbat iturri arrosaz margotu dituzte Iruñerrian, herri kulturaren alde

Ekimen berritzailea egin dute gazte batzuek Iruñerrian. Albiste honetan ekimenaren arrazoiak azaldu eta bideoa ere paratu dute.

www.blogak.com/gorbelegi edo nola zaborrak Gorbeia irentsi zuen

Axi Olanok Gorbeia parke naturala zabortegi bihurtzen ari dela salatzeko sortu duen argazki-blog ikusgarria goraipatzen du Gorka Bereziartuak.

FREEWEEK 007: Kultura libreari buruzko jardunaldiak EHUn

Datorren astean, Euskal Herriko Unibertsitatean, kultura libreari buruzko jardunaldi batzuk ospatuko dira. Egitarauean idazmenarekin lotutako tailerrak daude, jabetza intelektualari buruzko hitzaldi bat, bideo emanaldi bat, eztabaidak, GNU/Linux instalazio festa bat, lizentzia libreekin lan egiten duen musika talde bat, eta abar. Gomendagarria!

Basauriko komiki-lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak, online

Aurten, Ganorabako komiki-lehiaketan parte hartu duten guztien lanak ikusgai jarri dituzte. Ea beste lehiaketetan berdina egiten hasten diren, komikizale guztiok gozatu dezagun :-) Sustatu.com-en irakurria.

Azkoitiko Matadeixen Bebarruko Jardunek, aurten: “Arto Artian Jardunek”

Matadeiko Bebarruko Jardunek eta Arto Artian musika txikien katalogoak bat eginik "Arto Artian Jardunek" martxan jarriko dute bihar Azkoitiko Matadeixen, musika alternatiboa bultzatzeko asmoz. Musikaren norabide eta erabilera ezberdinen inguruko bilaketa eta sakontzea lortzeko maiatzaren 20ra bitartean hainbat ekintza antolatu dira. Egitaraua hemen: http://www.arteleku.net/4.1/blog/audiolab/?p=934

Bihartik iganderarte Hackelarrea Gernikan

Asteburu luze honetan, Gernikako Astra gaztetxean, Hackmeeting jardunaldiak ospatuko dira. Ikastaro, tailer, hitzaldi, manifestazio eta abarrak burutuko dira eta bertan teknologian eta bere erabilpenaren alde politikoan interesaturik dauden asko bilduko dira. ZATOZ! Oharra: orain dela bi egun marrapuntora bidali nuen albistea estekatu nahi nuen baina ez dute argitaratu. Ez dakit zergatik.

Webgune oso original bat

Miranda July delakoak liburu bat idatzi ei du eta liburu horren publizitatea egiteko bere etxeko sukaldean webgunean agertzen diren argazkiak egin ditu. Ez dut liburua erosiko, baina webgunearen ideia benetan originala alproja era freskoa iruditzen zait. Webgunea ingelesez dago.

Netlach 2007

Gaurtik hasi eta larunbaterarte, ziberkultura kritikoari buruzko jardunaldi bat ospatuko da Bilbon. Aurtengoa 3. edizioa da eta egitaraua ikusita, argi dago jardunaldi hau sendotzen doala, gero eta kalitate handiagoko edukiak eskainiz. Ekitaldi guztiak dohakoak dira. Zatoz!

Copy your idols

Aurtengo Periferiak edizioaren barruan, datorren astean zehar, Bilbon eta Donostian, artearen inguruko jabetza intelektualari eta plagioari buruzko hitzaldi, tailer, mahai-inguru eta erakusketak burutuko dira. Antolatzaileen hitzetan: "Musikaren alorrean kopiari, baimenik gabeko jabetzeari eta plunderphoniari buruz gazteleraz eta nagusiki euskaraz dagoen informazio urriaren aurrean, webgune honek gai hauei buruzko dokumentazio gune sendo eta ugari bat izan nahi du." Informazio gehiago: http://www.periferiak07.org/eu/

Copyzine_Bilbo: kopia, eskuragarritasuna eta distribuzioa bezalako kontzeptuei buruz hitz egiteko

Copyzine_Bilbo kopia, eskuragarritasuna eta distribuzioa bezalako kontzeptuei buruz hitz egiteko "erakusketa" Bilboko Abisal aretoan. Fotokopiekin egindako magazine bat. Copyzine hau zer den ez da ondo ulertuko agian webgunean jarraituko... baina interesgarria dirudi. Ia inork ikusi eta azalpen gehiago ematen digun.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]