bilaketaren emaitzak "arrasate"

LABek ETAren ekintzaren aurrean, bere atsekabea agertu du

LAB sindikatuak ETAren azken ekintza armatua deitoratu du. Batasunak, berriz, gatazkaren adierazpen gisa aztertu du.

Arrasateko EAErekin udal gobernua eteten dutela jakinarazi du Ezker Batua-Zutikek

Aho batez erabaki zuten hori atzoko bilkuran. Egunean zehar proposamen bat aurkeztu zioten EAEri, Isaias Carrascoren hilketa salatu zezan. Bitan bildu ziren baina ez zuten lortu horren gainean ezer adostea. Gauzak horrela, hiru taldeek zuten gobernu ituna apurtzea eta oposiziora pasatzea erabaki dute Ezker Batua-Zutikekoek.

Arrasateko EAE-ANVko zinegotziek atentatuaren gaineko adierazpenak egin dituzte

Arrasateko EAE-ANVko zinegotziak, Yolanda Perez de Arenaza, Juan Mari Sanpedro, Francisco Maria Arburua, Arkaitz Biain, Oihana Aranburu eta Izadi Mondragon, eta Ino Galparsoro alkatea batu ziren prentsaurrekoa emateko. Kulturaten izan zen prentsaurrekoa eta Ino Galparsoro alkateak irakurri zuen prentsa oharra. Irakurritako prentsa oharra eta bideoa ikusgai Goiena.net-en.

aht gelditzeko eskatuz manifestazio handia Arrasaten (argazkia)

Batzutan argazki batek mila hitz. Milaka lagunen oihua agertzen du larunbat iluntzeko argazki honek. Bideoak, blogak, testuak, denetarik ekarri ohi dugu Zabaldu.com-era. Argazki batek adierazten du baina, Arrasateko manifestazioa.

Greba orokorra deitu dute eguenerako Arrasaten eta mobilizazioak Euskal Herrian

Arrasteko herritar talde handi batek greba orokorra deitu du eguenerako Arrasaten, Soto del Realen dagoen Ino Galparsoro alkateari babesa emateko eta espetxeratzea salatzeko. Euskal Herriko gainontzeko herrietan, berriz, mobilizazioak egingo dituzte. Prentsaurrekoan ertzaintza agertu eta hizlariak identifikatu egin ditu. Tentsio uneak bizi izan dira, baina azkenean prentsaurrekoak aurrera egin du, bestelakorik gabe.

Milaka lagunek eskatu dute Ino Galparsoro askatzeko

Milaka lagunek adierazi diote elkartasuna Arrasateko alkate Ino Galparsorori arratsaldean Arrasateko kaleetan egin den manifestazioan. Ino Galparsoro aske uzteko eskatu, "salbuespen egoera" salatu eta erantzule egin dituzte PSOE eta EAJ. Eguenerako mobilizazio eguna deitu dute.

Ino askatu! aurrera bolie

Arrasateko alkate Ino Galparsoro atxilotu eta kartzeleratu ostean, asko dira egunotan sortzen ari diren ekimenak. Mobilizazioak, greba deialdia, eta sarean ere elkartasuna agertzen hasi da jadanik. http://www.aurrerabolie.org gune honetan elkartasuna ikusi eta irakurri daiteke dagoeneko.

Guraso.com sortu da Arrasaten, EHko gurasoak informatzeko asmoagaz

Ez da webgune lokala, euskaraz gurasoei (berriak, nagusiak, betikoak, modernoak)informazioa eskaintzeko gunea baino. Informazioa, eztabaida, aholkuak, agenda, eskola... denetarik aurkituko duzu Txatxilipurdi aisialdi elkarteak eta Goiena komunikazioak Arrasateko Udalaren laguntzarekin sortutako sareko ekimen honetan.

Fiskaltzak Arrasateko Banco Guipuzcoanoren aurreko presoen argazkiak erretiratzeko agindu du [es]

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Arrasateko Banco Guipuzcoanoko hesian dauden presoen argazkiak kentzeko agindu du, terrorismoaren goraipamena izan daitekeelakoan. Hesi hau "lotsaren horma" moduan definitu zuen zapatuan Patxi Lopezek, Arrasatera eginiko bisitan, Isaias Carrasco zinegotzi ohiaren hilketaren urteurrenaren harira. Iturria: http://twitter.com/joxearanzabal/status/1315837482

AEDk 25 urte, GOSEren kanta eta guzti

Arrasateko AED Euskara Elkarteak, euskara elkarteen mugimenduaren aitzindariak, 25 urte betetzen ditu aurten. Urteurrenaren inguruan bloga egin dute AEDkoek. Bertan, besteak beste, GOSE taldek lagunek ospatzeko sortu duten kanta aurki daiteke.

Ino maite zaitugu! margotu dute gazteenek Arrasaten

Greba eguna Arrasaten. Kale guztiak hutsik. Dena itxita. Plazan musika jarri, eta horma margozteri ekin diote. Apurka apurka margoketa herritarra jendez bete da. [Ino maite zaitugu] ikusi daiteke Goienako argazkian. Ideia polita eta partehartzailea, ezta?

Wikifarra %100irekia, Otsailak 23 Arrasate

Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa bat da. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun baten moduan dago pentsatua. Ez dugu ordenagailurik eramango, ez da wifia egongo eta Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko dugu, taberna.

Arrasateko San Juanak 08

Arrasateko herritar talde batek San Juanen gaineko bloga zabaldu du. Asmoa da jaiak ahalik eta partehartzaileenak izatea.

Michele Angiolillo 111 urte eraila Bergaran

MICHELE ANGIOLILLO GIUSTIZIERE DI CANOVAS DEL CASTILLO ONDE S'EBBE LA SUA IMMORTALITA' NELLO SPIRITO FIERI DELLA SUA GESTA GLI ANARCHICI CONCITTADINI MANDANO AI POSTERI CON FIEREZZA E GLORIA L'EROE DELL'UMANITA' 20 AGOSTO 1897

Software librea euskaraz ikastaroa Arrasaten

Ez dira asko inguruan software librearen inguruan aurkituko ditugun ikastaroak. Are gutxiago euskaraz. Software librea euskaraz ikastaroa duzu aukeran Arrasateko Gazte ikastaroetan. Gazte bulegoak antolatu du ikastaroa eta Librezaleko kide bat izango da emolea.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]