bilaketaren emaitzak "arrantzaleak"

Alakranako lau arrantzale Espainian atxilotutakoen sendien esku utziko dituzte

Silvia Albes 'Alakrana'ko arrantzale baten emazteak ohartarazi duenez, senarrak deitu dio tripulazioko lau arrantzale Espainiak atxilotutako bi piraten senideen esku utziko dituztela esateko. Lau marinel horiek zozketa bidez aukeratuko omen dituzte.

(GAZT) Zer dago somaliar "piraten" atzetik?

Alakrana arrantzuntzia Indiar Ozeanoan bahitu dutela eta, bolo-bolo darabiltzate azken egunotan gure arrantzaleek han duten segurtasun falta, untziak militarizatu beharra, somaliarren gaiztakeria,... Baina zer gertatzen ari da benetan inguru hartan? nortzuk dira piratak han? Artikuluan Ingurugirorako Nazio Batuen Programako ordezkari batek garbi azaltzen du zer gertatzen den Somalian azken hamar urteotan. Hori guztia irakurrita, ulertzen hasia naiz asteburu honetako titularra: Alakranak zigor handia jasoko du legez kanpo aritzeagatik.

Prentsa britainiarraren arabera London "somaliar" piraten hiriburua da [erd]

ZUZENKETA: Londonen espioiak dituztela, itsasontzien informazio kudeatzen duten enpresetan infiltraturik.Daily Telegraph-ek tituluan ondokoa dio: "Somaliako piratak Londonen bildutako inteligentziaz laguntzen dira" eta ez ""Los piratas somalĂ­es reciben ayuda de los servicios de inteligencia en Londres". The Guardianen tituluak ondokoa dio: "Azken bahiketetako asko Erresuma Batuan orkestratu dira". Are gehiago, artikuluek "Europako inteligentzia zerbitzuak" aipatzen dituzte salaketaren iturri gisa.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]