bilaketaren emaitzak "armiarma"

Literatur Emailuak, orain blogean

2002tik astero astero Literatur Emailuak bialtzen. Literaturari buruzko albistegi elektroniko bat, eta orain informazio guztia batu eta blog bihurtua. RSSak, efemerideak, liburuen kritikak, ehundaka liburu osorik on_line... denetarik topatuko duzu Literatur Emailuetan.

Euskarazko lehenengo prentsa, sarean

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Susa argitaletxeak euskarazko lehenengo prentsako aleak sarean jarri dituzte. Aldundian gordeta dituzten Eguna egunkariaren eta Ibaizabal eta Euskalzale aldizkarien ale guztiak digitalizatu eta pdf formatuan jarri dituzte Interneten, Azkue proiektuaren eta Armiarma gordailuaren elkarlanari esker. Dokumentuak http://www.armiarma.com eta http://www.bizkaia.net webguneetan kontsulta daitezke. (Argia.com-en ikusia)

Puig Antichen omenezko bideo hunkigarria

Salvador Puig Antichen omenezko erakusketa egin zuten urrian Erramun Landak eta Koldo Izagirrek Bartzelonan. Armiarma.com gunean Nora Ancarolak egindako bideoa eskegi dute, bataren grabatuak eta bestearen poemak baliatuz. Izagirreren poemak bere ahotsez entzuteko aukera ere badago http://www.armiarma.com/emailuok/?p=1085#more-1085 helbidean.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]