bilaketaren emaitzak "argazkiak"

Film biribil bat ikusteko

Googleren mapetako Street View ikusmira panoramikoak egiteko Immersive Media enpresa kontratatu dute. Kalean 360 graduko irudiak ateratzen ditu enpresa horrek, eta fotogramak bata bestearen atzean jarrita, pelikulak ere egiten dituzte, pelikula biribilak, zentzu literalenean. Klikatu adibide honetan, utzi kargatzen, eta play eman ondoren, mugitu irudia saguarekin. Pause emanda ere, mugitu irudia, eta gero berriz play. Efektua harrigarria da, Matrix-en barruan zaudela dirudi.

Aurkezpenak egiteko softwarea: slideroll

Magic-ek oraingoan gure argazkiekin aurkezpen bat egiteko tresna aurkezten digu

Osakidetzako euskara 10 argazkitan

Osakidetzako hainbat zentrotan aurkitutako euskara okerraren adibideak. Antzeko argaki gehiago hemen: http://www.eitb.com/mihiluze/galeria.asp?hizk=eu Zureak partekatzeko aukera hemen: http://www.flickr.com/groups/euzkaras/pool/ Sustatun ikusia.

AFPren urteko argazkirik onenak

AFP urteko argazkirik onenak argitaratu ditu. Bereziki bitxia iruditu zaidan bat jarri dut lotura nagusi gisa, baina asko daude.

Argazki libreen bila bazabiltza...

Argazki bat behar duzunean non begira dezakezun azaltzen dute IKTEROEK sarrera honetan: argazki bilduma libreak, jakina. Ez duzu galtzerik.

Argazkigintza txinatarra Gasteizen, luxua

Artiumen ikusgai dagoen argazki erakusketaren adibide ederrak.

Euskal graffiti onak aurkitzen lagundu

Polo Garat argazkilari zuberotarra euskal graffitien gaineko liburu bat prestatzeko asmotan dabil eta hormairudi bila dabil, erreibindikatibo eta politikoak bereziki. Zuen herrietan graffiti polit/esanguratsu/historiko bat balego, jarri kontaktuan Poloren lagun Oier Gorosabel blogista eibartarrarekin.

Juan Gorriti, zurezko artista

Juan Gorriti eskultore euskaldunaren lanen berri emateko albistea, haren lanen argazkiekin.

EHUko informatika fakultateko irakasleak haurrak zirenean

EHUko Informatik fakultatetik pasa zaretenok zuen irakasle izan direnen txikitako argazkiez gozatzeko aukera duzue orain. Ez esan dibertigarria ez danik...

Kontuz argazkiekin konpai!

Komunikazioaren garaia bizi du, eta arreta jarri behar da detailerik txikienean, enfokerik ankerrenean, irrigarri utzi zaitzakete eta. Neure (h)egitik blogean argazki hau ikusi dugu. Argazki batek, zenbat hitz?

Euskal Encounter abian, badira argazkiak sarean

Gaur (larunbata) goizean hasi da Euskal Encounter topaldia Bilboko BEC eraikinean, 3.584 ordenagailurentzako lekuarekin. Teknologia berriei esker albisteak erraztasunez eta azkar zabaltzen dira, eta badaukagu jada sorta bat Flickr-en.

"Urdaibairi argazkia".

ETBko "Postdata" saioan 2006ko azaroaren 28an Joseba Barrenetxea Busturiko argazkilariari egindako elkarrizketa.

GFAko Lurralde Antolamenduko Txoribistan zerbitzua martxan jada.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren mapen aplikazioak, B5m delakoak, Txoribista ikuspegiak jarri ditu bere webgunean Gipuzkoako hainbat bazterrerako. Hegaldietan egindako detaile handiko argazkiak dira txoribistak. Sustatun ere aipatu dute berria.

Egin-en itxiera gogoratzeko auto-karabanaren argazkiak ikusgai

Gaur, uztailaren 15ean, 10 urte bete dira Egin egunkaria eta Egin irratia itxi zituztenetik. Egin-eko eta Egunkaria-ko langile ohiek deituta, auto karabana egin dute Andoaindik Hernaniraino, eta langile ohien agiria irakurri dute Egin-en egoitza zenaren aurrealdean. Argazkiak hemen ikus daitezke.

Getariko Udako Bisita Gidatuen Argazki Albuma

Getaria: Gipuzkoako Portua 1209-2009 proiektuko kideek uda honetarako antolatu dituzten bisita gidatuen inguruko argazki albuma sortu dute beraien blogean. Album honen bitartez bisita gidatuetara etortzen direnek beraien argazkiak ikusteko aukera izango dute eta baita bisitaren inguruko beraien iritzia emateko aukera ere.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]