bilaketaren emaitzak "aralar"

Aldundiko zaharren egoitza batean "txiringito finantziero" bat aurkitu du Aralarrek

Aralarrek jakin ahal izan du, helbide soziala adineko pertsonen egoitza baten duen enpresa bat ari dela, Aldundiarena den egoitza baten; Gizarte Politiketarako Departamendua dagoen Txara II izeneko eraikinean dago enpresa hori eta “Cía de Servicios y Promoción Prestakuntza” izena dauka. Merkataritza Erregistroaren arabera enpresaren helbide soziala Baratzategi kalea 9 da, hain zuzen ere, mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza baten helbide bera.

Aralarrek hauteskunde koalizioa osatuko du IU-EBrekin

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2007an izango diren udal eta foru hauteskundeetan elkarrekin aurkeztuko dira EB-Berdeak eta Aralar alderdiak.

EAE-ANVko alkateen kontrako zentsura mozioak herriz herri aztertuko dituzte beste alderdiek

EAJ, PSE-EE, PP, EB eta EA EAE-ANVko alkateen eta zinegotzien dimisioak eskatzeko mozioak aurkeztuko dituzte aurki, hauek ETA ez gaitzesteagatik. Lehendabizi, Arrasateko udaletxean aurkeztuko dute -EAJk eta PSE-EEk atzo erregistratu zuten mozioa-. ANVkoek dimisioak ez emanez gero, ondoren etorriko lirateke zentsura mozioak, Arrasatetik (Gipuzkoa) hasita.

Txillardegik Aralar utzi du, desadostasunengatik

[K&I]Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta ezker abertzaleko politikari historikoak Aralar alderdia utzi du, Euskadi Irratiak esan duenez. Bi arrazoi izan ditu horretarako hark, irratiaren arabera: Aralarrek duela aste batzuk Eusko Jaurlaritzak antolatutako ETAren biktimen ekitaldian parte hartu izana eta maiatzaren 27ko hauteskundeetarako EB-Berdeekin koalizioa osatu izana.

Arabako Aralarrek ez du Carrascoren hilketa gaitzesteko adierazpenaren alde egin

[K&I]Aralarrek atzo ez zuen Arabako Batzar Nagusietan Isaias Carrasco PSE-EEren hilketa gaitzesteko adierazpenaren alde egin, "konponbidea ez delako soilik ETA garaitzea". Dena dela, atentatua salatzen duela gogoratu du berriz ere.

Aurrekontuetan UEMA, ikastolak eta ETArenak ez diren biktimentzako laguntzak bertan behera geratu dira EHAKri esker.

UEMA, ikastolak eta ETAk eragindakoak ez diren biktimei laguntzak Aralarrek Hirukoarekin lortutako akordioan jaso ziren, eta EHAKren babes faltagatik bertan behera geratu dira 2008ko aurrekontuei proposatutako hainbat zuzenketa.

Aralarrek azken atxiloketen ardura egotzi izana salatu du.

Azken egunotan Batasunako mahaikideen eta 18/98ko auzipetuen atxilotzearen ardura egotzi diote Aralar eta Nabairi. "Funtsik gabeko salaketak egin dira gure kontra, eta Batasunako zenbait bozeramaleren erabilera gai honetan baztertu eta salatu nahi dugu. Egotzi zaizkigun salaketak oso larriak dira, baina horiek ez gaituzte gure lekutik mugiaraziko" adierazi du Aralarrek.

Iratzarriren usteetan “Demokrazia bahiturik dago Euskal Herrian”

Aralarreko gazteek “irmo eta gogortasunez” salatu dituzte 18/98 eta Egunkaria auzietako atxiloketa zentzugabeko eta izugarriak eta horrek mugimendu sozial eta politikoen “kriminalizazioarekin” kezkaturik agertu dira ere. Iruñean egindako koordinakundearen harira AHT bezalako megaproiektu txikitzaileen inposaketari aurre egitea lehentasuntzat jo dute.

Aralarrek EAEko normalizazio politikorako proposamena aurkeztu du

EAEko normalizazio politikoa bideratzeko egin dute Aralarreko ordezkariek; "eta zehazki kontsultaren gaineko eztabaida zehaztasun handiagoko eremu batera eramatearena da. Galdeketaren beharraren eztabaida gainditu behar da, eta galdeketa modurik eraginkorrenean gauza dadin jarraitu beharreko bidea zein den zehaztu"

Iratzarri - Aralar gazteakek udako kanpaina hasi du

Iratzarri - aralar gazteakek udako kanpaina hasi du "denon artean independentzia" lemapean. Hego Euskal Herri osoan zehar zabalduko da kanpaina, eta gure herrietara bisitan datozen artean eragin nahi izango du, hala nola, euskal herriko gazteen kontzientziazio nazionalean. Iratzarrik milaka kartel, eskuorri eta pegatina prestatu ditu eta dozenaka pankarta. Udan zehar hainbat hornirudi garatuko ditu ere.

Aralarrek tamalgarritzat jo du Parlamentuak De Juanaren askatasuna ez eskatzea

Aralarrek bat egin du EHAKren proposamenarekin eta bere botoarekin babestu du Legebiltzarreko osoko bilkuran. “Demokrazian iritzi deliturik ez dago eta hori ere Legebiltzar honek esan egin beharko luke”, adierazi du Aintzane Ezenarrok Aralarren legebiltzarkideak.

Iratzarrik bere kanpainaren aurkako eraso "neurrigabekoak" salatu ditu

Iratzarri - Aralar gazteakek bere kanpainaren harira azken egunotan jasandako gertakariak salatu ditu. Gazteria abertzaleak Guggenheim museoa eta Ertzaintzaren jarrera injustifikatu eta soberakotzat jo dute museoaren inguruan emandako gertakarietan, eta Bilbo hirian zehar agertutako pintaketa mehatxagarrien gainetik lanean jarraituko dutela argitu dute.

Arrasateko alkatea kentzearen kontra egingo dute EAJ eta Aralarrek

Ino Galparsoro EAE-ANVko ordezkariak jarraituko du Arrasateko (Gipuzkoa) alkate izaten, PSE-EEk haren kontra bultzatutako zentsura mozioak ez baitu aurrera egiteko adinako babesik bildu. Zentsura mozioa bultzatzearen alde egin dute PSE-EEk, EAk, EBk eta PPk. Kontra, ordea, EAJk eta Aralarrek. Horrenbestez, proposamen horrek ez du aurrera egingo.

BideoaAralarreko gazteek “Utzi Espainia seduzitzeari” bideoa egin dute

Iratzarrik, Aralarreko gazte erreferenteak, prestatu du bideo bat non agertzen dira “Espainiari seduzitzeari uzteko aholkuak”. Bideoan neska bat Espainiarekin erlazio bukatu ostean, hasten da bere gauzak eta goraintziak gordetzen. Konstituzioa, bandera, Josu Jon Imazen argazkia… Dena doa kutxa batera. Bitertean off-en ahotsa batek aholkuak ematen dizkio neskari. Gauza guztiak gordeta, neskak gogoratzen du Euskal Herria, bere atzetik han betiko laztana… eta maitasuna hasten da!

Aralarreko gazte ekitaldi nagusia, Las Fellini-rekin

“Utzi espainia seduzitzeari. Maitatu Euskal Herri independentea” lemapean egingo du kanpaina Iratzarri erakundeak Euskal Autonomi Erkidegoko hiru herrialdeetan zehar Aralarren zerrendak babesten. Gaur, ostirala 22an, 18:00etan Donostiako Easo Plazan (Amara) Jaia LAS FELLINI transtornista Bilbotarrekin amaituko da.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]