Polonian saritu dute Anhitz proiektua (
http://www.anhitz.com/), hizkuntza, ahots eta ikus teknologien inguruko ikerketa proiektu estrategikoa. Joan den astean Mragowon herrian izandako CLA’09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean, euskaraz egiten duen zientzia eta teknologiako aditu birtualak aplikazio onenaren saria irabazi zuen. Igor Leturia blogariak (
http://eibar.org/blogak/e-gorblog) aurkeztu zuen Elhuyar Fundazioak, VICOMTech-ek, IXA Taldeak, Aholab Taldeak eta Robotiker-ek elkarlanean garatutako aplikazioa.