bilaketaren emaitzak "andoain"

Andoain Musika Topaketa (1)

Maiatzaren 3an arratsaldeko 7tan Andoaingo Zumea plazatik abiatu eta Basteroraino kalejira erraldoia antolatu nahi da adin eta musikatresna guztiei irekia. "Goiburu" (Pepe Andoain), "Larramendi" (E. Saldias) eta Santa Krutz Martxa (E. Saldias) joko dira. Entsaioak BASTEROn martxoa eta apirileko azken ostiraletan, arratseko 7,30tatik 8,30tara. ANIMA ZAITEZ!!!!

Kautaren bideoklipa

Kauta herrikideen bideoa jarri digu Teketenek bere blogean. Ikusi duzu?

Andoaingo organoak 100 urte bete dituela bere soinua sarean

Andoaingo organo zaharrak bere soinua ederki mantentzen du. Otsaida blogean organoaren audioa grabatu eta denontzako eskuragarri jarri dute, benetan bikaina.

ANDOAINGO BANDAK "OSKORRI"REKIN JOKO DU

Datorren udaberrian "OSKORRI" taldeak eta Andoaingo Musika Bandak elkarrekin emanaldi bat eskainiko dute BASTERO kulturgunean talde euskaldunak bere 35. urteurrena ospatzeko prestatu duen herriz herriko emanaldien barruan.

Andoain: musika eskolako ikaslerik zaharrenak 82 urte.

Musika ikasi edota musikaz gozatzeko adinik ez dagoela esaten dugunean ez gara ez brometan ari, ezta esaldi borobilak botatzen ere: Andoaingo Musika Eskolako ikaslerik zaharrena Loren Navarro da eta 82 urte ditu. Hirurogei urte baino gehiago zeramatzan pianoa ikutu ere egin gabe eta orain berriro piztu zaio harra. Aurten eskolara bueltatu da eta ekainaren 17an, beste ikasle heldu batzuekin batera, urte bukaerako kontzertuan parte hartu zuen.

Santakrutzei urrezko brotxea Andoainen

100 musiko inguru bildu ziren Joxemari Oiartzabalen zuzendaritzapean Andoaingo Santakrutzei amaiera ezin hobea emateko: Saldias eta Pepe Andoainen musikak egin zuen herri.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]