bilaketaren emaitzak "amerika"

Hego Amerika, eskuinetik aldenduz

Paraguain Lugok irabazita beste pauso bat eman du Latinoamerikak ezkerrerantz. Herrialde batzuen eta besteen ideologien artean, baina, ñabardura ugari daudela diosku kazetariak, Europako komunikabide nagusiek azterketa sinplifikatu eta interesatua hedatu arren. Bi ezker mota aurkeztu ohi dizkigute: ezker «modernoa», «XXI. mendera egokitua» (ad. Brasil, Txile); eta bestetik, ezker «populista», «gatazkatsua» (ad. Venezuela). Deskribapen arretatsuagoa behar dugu.

Amerikastola: munduko hitz guttituen aldeko euskaldun baten ekimena

Amerikastolaren abiapundu teorikoa eta praktikoa Euskal Herria eta ikastolak izanki, proiektuaren helburua, tokiko hizkuntzaren erabilpena eskolatze prozesuan sustengatzea /mantentzea/bultzatzea da. Hona hemen (http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/05/20/ulertzen-dut/) proiektuaren arduradunetako bat den Nerea Leturiaren gogoetak.

Agur Amerikako abenturari

Euskonews Gaztean udako ale bereziak kaleratuko dituzte irailera bitartean. Lehenengoan, Euskal Herria Hortik Hara taldeko kideek beraien abenturaren amaiera kontatzen dute, egindako elkarrizketa eta erreportajean Argentina hizpide dutela. Gainera, Maizpideko barnetegian egondako argentinarrekin egon dira eta erreportaje bat egin dute. (http://gaztea.euskonews.com/0446zbk/gaia44605.html). Eta gainera... eduki gehiago, erreportajeak, argazkiak, irakurleen proposamenak... http://gaztea.euskonews.com/0446zbk/arg446.html

Alde txikiarekin, baina ezezkoak irabazi du Venezuelako galdeketa

Espero zutena baino alde txikiagoarekin -bi puntu eskas-, baina Konstituzioa aldatzearen aurkakoek irabazi dute Venezuelan. «Demokraziaren garaipena» izan dela aldarrikatu dute oposizioko buruzagiek. Hugo Chavez presidenteak, aldiz, sozialismoranzko bidean atzerapauso txikitzat jo du ezetzaren garaipena, eta ez atsekabetzeko eskatu die jarraitzaileei. «Oraingoz ezin izan dugu. Baina ez dut koma bakar bat ere aldatuko, proposamena bizirik da oraindik». Izan ere, buruzagi sozialistaren agintaldiko xede garrantzitsuenetariko bat da erreforma.

Gasteiz: 3kiok inude 2kiak dituzte

Gasteizko kaleetan banindoan 2008ko otsail eder honetan... eta hara non haluzinazio honekin egin nuen topo. Hirukiak karritoan, espaloi osoa okupatuz... eta inude amerindiarrak, bikiak!!! Ederra. Ze kontratu eskatuko diezula etorkinei, Raxoi jauna? Lanpostu ta soldata duina... ta kitto.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]