bilaketaren emaitzak "aldizkariak"

Nafarroako tokiko aldizkariek Nafarpres sortu dute

Hiru urteko lanaren ondoren, Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkartea osatu dute hamahiru aldizkariren artean, Nafarpres markaren azpian. Bertan daude herrialdeko euskarazko prentsan erreferrentzia diren Ttipi-Ttapa edo Guaixe astekariak, Iruñerriko bost tokiko aldizkariak kaleratzen dituen Nabarreria taldea, Zaraitzuko Mendixut, eta Araizko Mailope. Haiekin batera, Tafallako La Voz de la Merindad, Lizarrerriko Entreto2 eta Tuterako Plaza Nueva aldizkaria.

Gaztezulo, hi eta hire munduak

Gaztetxulo aldizkaria goitik behera berrituko da apirileko aletik aurrera. Izena ere aldatuko dute, eta aldizkaria Gaztezulo izango da aurrerantzean. Maiatzean, gainera, www.gaztezulo.com webgune berri (eta berritzailea) jarriko dute martxan.

Txorierriko Aikor aldizkariaren aldeko kanpaina

Tximintx elkartearen blogean Aikor aldizkariak martxan jarri duen kanpainaren berri eman dute. Kanpaina horren bidez, dirua lortzeaz gain, Txorierriko euskaltzaleen sarea ere eratzeko asmoa agertu dute. Horrez gain, aikor.com webgune berritua ere beta prozesuan dago.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]