bilaketaren emaitzak "aldizkaria"

Euskera aldizkaria osorik sarean

Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, Euskera aldizkaria, Interneten dago osorik. Artikuluak bilatzeko bi sistema eskaintzen ditu eta artikulu guztiak PDF formatuan jaits daitezke. Oso berri pozgarria. Hurrengo urratsa Orotariko Euskal Hiztegia ote?

Ipurbeltz aldizkaria argitaratzeari utzi diote

Haurrentzako komiki aldizkari ezaguna argitaratzeari utzi dio Erein argitaletxeak, 1977az geroztik, 31 urtez, euskarazko haur komikigintzan erreferentzia ezinbestekoa izan ondoren. Azken zenbakia iritsi berri da kalera: 362.a.

Elhuyarrek lehen bost urteetako aldizkariak jarri ditu Interneten

Elhuyar Elkarteak kaleratzen duen Elhuyar aldizkariaren 1974tik 1979ra bitarteko zenbakiak erakundearen webguneetan aurki daitezke. 2001ean hasi ziren argitalpenak sarean esekitzen.

Urretxu-Zumarragako Otamotz aldizkariaren ale guztiak sarean

Urretxu-Zumarragako Otamotz herri-aldizkariaren ale guztiak sarean jarri ditu Zintzo Mintzo euskara Elkarteak. 1993tik gaurdainoko aldizkari guztiak irakurri eta kontsultatu daitezke.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]