bilaketaren emaitzak "akatsak"

Portugaleteko 'Manuel Calvo zaharbide' delakoa

Portugaleteko udalaren euskara politika salatu asmoz, bertako kale baten jarritako afixa erakusten digute blog honetan. Dirudienez, gazteek zeharkatu ezin duten kalea daukate herrian. Hiztegitik itzulpena zuzenean hartu, artikulurik ez erantsi (zertarako?), eta gainera gaizki kopiatu... sinesteko ikusi beharra (Sustatun ikusita: http://www.sustatu.com/1168995425)

060.es webgunearen euskaratze kaxkarra

Duela gutxi kaleratutako 060.es webgunea "euskaraz" ere eskaintzen du Espainiako Gobernuak, herritarren kezkak argitzeko. 'Denuncias online' -> 'Online salatzen duzu', 'Carreteras' -> 'Gurdizaina', 'Derechos de los mayores' -> 'Handiagoen eskubideak', 'Búsqueda de empleo' -> 'Erabiltzearen bilaketa', 'Prestaciones por desempleo' -> 'Langabeziagatik sariak', eta horrelako hamaika hanka-sartze ikus daitezke bertako azalean. Inozotzat hartzen gaituzte ala?

Hanka-sartze handienarentzat...SARIA

Halabeharrezkoa da akatsak egitea, hanka-sartzea, erratzea. Bertutea beraz, esperientzia txar hori zerbait positibo bilakatzean dago.. Ezagutzen al duzue norbait, noizbait, liburuen bitartez igerian ikasi duena? Igerilekura beraz! Uretara! Blogen itsasora!

Google-ren blog ofiziala "krakeatu" dute

Google-ren blog ofizialak izaten ari den segurtasun akatsen inguruko albistea da.

Euzkal Errian Euzkaras, argazki batek zenbat hitz?

Hizkuntza batek zenbat akats? Argazkiek zenbat hitz? Hitzek zenbat argazki? Kezka sortzen zaigu, eta ez da galderongatik. Euskarak bizitza publikoan duen lekua ikusi eta negargura ematen du batzuetan. Karrajuan flickr-eko argazki sorta ikustean... barre egiten hasten zara.. baina amaierarako etsipen batek harrapatzen zaitu. Zer egin? Euskal Herri euskalduna eskatzen jarraitu behar, eskatu behar, lagundu behar... zabaldu behar.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]