bilaketaren emaitzak "aitor"

Hiru egunez kartzelatik ateratzeko baimena eman diote Aitor Zabaletaren hiltzaileari

"Jarrera ona" izan duelako hiru egunez espetxetik kanpo egoteko baimena eman diote Ricardo Guerra, Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailearen hiltzaileari. Irailean hiru egunez kalean izango da Guerra. 1998an Atletico Madril eta Realaren arteko partida batean labankada batez hil zuen gazte ultraeskuindarrak, Aitor Zabaleta. Gerrari 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta zortzi urte daramatza Soto del Realeko espetxean. Bi hilabete barru hiru eguneko baimena emango diote.

Aitor Mendiluzek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Gpuntua (http://www.gpuntua.com). Aitor Mendiluzek irabazi du Illunben egin den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala. Bigarren Beñat Gaztelumendi. Bertsoa.com bertso plaza digitalean (http://www.bertsoa.com/eu/index.asp), finala zuzen-zuzenean jarraitu ahal izan da.

Aitor Mazoren bizipenak aktore gisa Euskonews Gaztean

Aitor Mazori egin dio elkarrizketa Bilboko Begoñazpi ikastolako lantaldeak. Gainera, bizkaitarrez idatzita dago eta hala, aberastasuna ematen dio elkarrizketari. Gainera, Bilbori buruz gehiago ikasteko aukera eskaintzen du aste honetako aleak: Bilboko serenoen historia, eta Bizkaiko hiriburuko turismoari buruz idatzi dute besteak beste.

Aitor Mendiluze sorabillatarra

Aitor Mendiluzek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Bigarrena du: lehenengoa 1995an lortu zuen "umemokoa" zela. Aitorrek, heldutasuna, patxada eta sormen iturri ikusgarriak erakusten ditu inor gutxik bezala.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]