resultados de la búsqueda "adierazpen"

Del Olmo epaileak "El Jueves" aldizkaria bahitu du

Adierazpen askatasunaren adibide bikaina. Felipe eta Letizia printzeak protagonistak dira aldizkariaren azalean eta iraingarria delakoan, kioskoetatik kentzea erabaki du. Honekin, propaganda ikaragarri eta azala sare osoan zehar zabaltzea besterik ez du lortu. Era guztietako erreakzioak eragin du albiste honek, baina bikainena Guillermorena (azalaren egilea) izan da: eskuineko eskua moztu diezadatela!!! - bere egoera Marroko edo Arabia Saudirekin parekatuz -. Nacho Escolarren blogean irakurri dut albistea eta bere esteka jarri dut.

Ertzaintzak eta EAJk tokiko komunikabide bat zentsuratu dute

Ertzaintzak eta Getxoko EAJk UKBERRI.NET Uribe Kostako digital euskalduna zentsuratu dute gaur arratsaldean Areetan. "EAJren aginduak jarraitzen ditugu" esan duten ertzainek komunikabide honetako argazkilariari Josu Jon Imaz, Iñigo Urkullu eta Imanol Landa jelkideen mitinean irudiak hartzeko tokian aritzea debekatu diote. Baldintza horietan lan egitea merezi ez zuela, kazetaria joatera zihoanean, gainera, dozera erdi bat ertzainek besoetatik heldu eta hainbat argudioen artean azkenean "zentsura" izan dela onartu diote.

Helegitea baztertuta, "Egunkaria auzia"ren ahozko epaiketa abiatzeko agindu dute

"Euskaldunon Egunkariaren" itxieraren baitan auzipetuta dauden lagunen aurkako ahozko epaiketa abiatzeko agindu du Entzutegi Nazional espainolak, defentsaren helegitea baztertu ostean.

Adierazpen askatasunaren eguna omen da gaur Interneten

Gaur Interneteko Adierazpen Askatasunaren Eguna omen da. Mugarik Gabeko Kazetariek eta UNESCOk antolatu dute. Bistazo bat eman diot argitaratu duten informazioari (ingelesez). Zibermanifestazioak deitu dituzte eta hauek dira aipatzen dituzten herrialdeak: Birmania, Txina, Ipar Korea, Kuba, Egipto, Eritrea, Tunisia, Turkmenistan eta Vietnam. Nire galdera... Eta Europan, AEBetan... hor ez al da adierazpen askatasuna urratzen? Nik baietz esango nuke...

Berria eta Vilaweb Oleguer babesteko kanpainan

Berrian eta Directa astekarian De Juanaren aldeko iritzi artikulua plazaratu ostean, Kelmek berarekin daukan kontratua haustea erabaki du. Berriak eta vilaweb atariak sinadura elektroniko bilketa abiatu dute. Ekimen interesgarria, mugen gainetik, elkartasuna eta mugimendu bateratua.

[gaz] SGAEren aurkako iruzkinak direla eta, Merodeando bloga zigortua

Julio Alonso, Merodeando blogaren sortzailea, irakurleek SGAEren aurka idatzitako mezuengatik 9000 euroko isuna ordaintzera kondenatu dute. SGAEren beste ekintza "txalogarri" horietako bat, besterik ez.

Ahots guztiak entzun, inor isilarazi gabe GARAko editoriala

GARAk gaurko editorialean ETAk "El Correo Español" egunkariaren aurkako atentatua eta adierazpen askatasunaren inguruko gogoeta polita ekartzen du.

Zierbenako Udalak 'www.zierbenabeti.com' webgunerako sarbidea zentsuratu du udal eraikinetan

Zierbena Betik jakinarazi duenez, wifia duten Zierbenako udal eraikinetatik ezin da sartu beraien webgunera, Udalak 'zentsura erabiliz' sarbidea eragoztea erabaki duelako

Salutregi: "Hemen gertatzen dena Europan ez dute ikusi oraindik"

Salutregi Egin egunkariko zuzendaria zen itxi zutenean. Espetxetik atera berri da 18/98 sumarioan epaitu ostean. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio. Europan ez dutela oraindik hemen gertatzen ari dena ikusi salatzen du.

Adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldia Hernanin, larunbat honetan

Datorren larunbatean, uztailak 12, arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia, Hernaniko kiroldegiko frontoiean. EGIN eta EGIN irratiko langile ohiek antolatu dute, bi hedabideen itxierraren 10. urteurrena gogorarazteko.
« anterior 1 » siguiente

Laguntza  |  código: licencia, descargar  |  licencia de los gráficos   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]