bilaketaren emaitzak "abertzalea"

Ezker abertzaleak alderdi berria erregistratu du

Abertzale Sozialisten Batasuna izena du. Marije Fullaondok gaur arratsaldean aurkeztu du dokumentazioa Espainiako Barne Ministerioan. Alderdiak estatutuetan "bide politiko demokratikoak soilik" erabiltzeko apustua egiten du.

Ezker Abertzalearentzat berri ona da EAk PNV burujabetzaren alde ez dagoela esatea

EA PNVrekin ez joatea erabaki du eta Ezker Abertzaleak begi onez ikusi du posizio politiko berri hori. Prentsaurrean gaur laguntza ere eskaini diote autodeterminazioaren aldeko indar-bilketa egiteko.

Ezker abertzaleak abstentziorako deia egin du

Hautetsi independentista batzuek agerraldia burutu dute Iruñean, martxoaren 9an abstentziorako deia eginez, "Estatu faxistari aurre egiteko" tresna gisa.

Eztabaida sahiestezina: ezker abertzalearen inguruko "Kezkak eta Zalantzak"

Ander Iturriotz soziologoak ezker abertzalearen estrategiaren inguruko kezkak eta zalantzak plazaratu ditu iritzi artikulu interesgarri honetan.

Ezkerabertzalea.info webgunea sortu dute

Gaztesarean irakur daitekeenez ( http://ttiki.com/1083 ), atariaren sortzaileek "ezkertiar eta abertzaleen bilgunea" izatea nahi dute.

ANVren aldeko bozketa sinbolikoa

Baskenland Informatie Centrum, Euskal Herriarekin elkartasuna erakusten duen holandar taldea da. ANVren aldeko bozketa sinboliko bat antolatu dute. Ekimen honen arrazoiak orrian bertan azaltzen dira. Indymedia Euskal Herrian irakurria.

Karmelo Landa eta Mikel Etxaburu atxilotuta

Eitb24ko albistea. Karmelo Landa eta Mikel Etxabururen nokturnitatez egindako atxiloketen berri ematen du.

Grebarako deia egin dute ostegunerako

Ezker abertzaleak greba orokorra deitu du otsailaren 14rako, azken "eraso errepresiboak" salatu eta Euskal Herriarentzako marko politiko berri bat aldarrikatzeko.

Ezker abertzaleko hautagaiak Interneten

Gaurdanik Hegoaldeko hiriburuetako eta herrialdetako hautagai abertzale eta sozialistek interneten eztabaida eta ideien elkartrukerako txokoa ireki dute. Webgune honetan, hautagaien artikuluak komentatuz guztion ekarpen zein kritikak zabaltzeko aukera dago. Oraingoz hautagai bi agertzen dira: Pernando Barrena eta Jone Goirizelaia.

Euskal Herri Berria webgunea

Ezker abertzalearen web gune berria hauteskunde kanpainarako. Bideoak, argazkiak, diseinu erakargarria eta eduki guztia copyLEFT. Ezin zuen beste era batera izan ;)

Ezker Abertzaleak autodeterminazioaren aldeko indar bilketa egitera deitu du.

Ezker Abertzaleak Josu Muguruza eta Santi Brouard gogoratu zituen atzoko egunean. Goizean lore-eskaintzak egin zituen eta manifestaldia arratsaldean. Bertan berriro ere autodeterminazioaren alde indarrak biltzeko garaia dela azpimarratu zuten. Euren webgunean bideoak eskegi dituzte.

Ezker abertzaleak manifestazio nazional batera deitu du larunbatean Arrasaten

Gaur arratsaldean Arrasaten egindako agerraldi batean, ezker abertzaleko hainbat kide historikok manifestazio nazional batera deitu dute maiatzaren 3an, larunbatean, Arrasaten, arratsaldeko 5:30etan.

PNVk Euskal Herriari ez eta Espainiari bai esan dio, orain 30 urte egin zuen bezala

Larunbat honetan ezker abertzaleak ere agertuko du publikoki zein den bere posizio politikoa, zein den egoera politikoaren inguruan egiten duen irakurketa politiko sakona eta nora eraman nahi duen Euskal Herria.

ANk 30 abertzale baino gehiago deitu ditu irailerako

Tasio Erkizia eta idoia Iberok jakitera eman dutenez, ezker abertzaleko 30 bat kidek Auzitegi Nazionalera irailaren hasieran joateko zitazioa jaso dute. Zitaziook EHAKen kontrako auziarekin lotuta egon litezke.

Azken gertakarien inguruan Derioko ezker abertzalearen komunikatua beren blogean

Hedabide tradizionalen kutxadurarik gabe hona hemen Derioko ezker abertzaleak azken gertakarien inguruan ateratako komunikatua beren blogean.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]