bilaketaren emaitzak "1937"

Gerra zibilaren berria Galdakaora nola heldu zen

Galdakotar Blogean 1937. urteko gertakizunak eta bizipenak biltzen saiatzen dira. Oraingoan, Francoren altxamenduaren berri nola jakin zuten kontatzen du Victor Bengoetxeak

1937 larrabetzu.org-ren blog berria

Larrabetzu.org-ren blog komunitatean blog berri bat sortu dugu, 37ko gerra zibileko 70 urteurrenaren ekitaldien barruan. Ekitaldi hauek jarraitzeko eta historiaz apur bat ikasteko sarean badago leku bat http://www.larrabetzu.org/1937

Plazakoetxeko errefugioan hildako ugari 1937. urtean

1937. urtean Galdakaoko Plazakoetxe auzoan, erreka baten zuloan babesten ziren bonbardaketa zegoenean. Maria Luisa Bilbao, urruntxuago joan zen, Tximelarreko errefugiora, Maiatzaren 19an. Kasualitatez bizitza salbatu zuen, beste hogeiren bat emakume eta ume hil ziren egunean. 3 minutuko bideoan laburtzen du orduko sufrimendua

Txikizioa Uribe Kostan

Uribe Kostako autobiaren obrek sekulako txikizioa egin dute inguruan. Tartean, ondare historikoko bi eraikin garrantzitsu: gerra zibilean Bilboren babeserako herritarrek eraikitako bunkerrak. "Burnizko garrikoa" delakoaren muturreko bunkerrak suntsitu dituzte, mendi osoa tontorreraino "orraztuta".
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]