barrapunto.com/article.pl?sid=06/10/05/143207
arkaitz (e)k bidali du duela 1254 egun 19 ordu 22 minutu, duela 1254 egun 6 ordu 44 minutu argitaratuta
Akira Haraguchi japoniarrak errekor berri bat gainditu du, pi zenbakiaren hamarren kopuru maximoa buruz ikastearena, alegia. Iaz 83.431 hamarren buruz esan ondoren, 100.000 esateko gai izan zen pasa den urriaren 3an. Guzti hori kamera baten kontrolpean, errekorra Guinness liburura bidali ahal izateko. Haraguchik 16 ordu behar izan zituen zenbaki guzti horiek esateko.