www.unibertsitatea.net/blogak/kintana/euskal-herri-imajinario-baten-al...
Amonamantangorri (e)k bidali du duela 57 egun 21 ordu 43 minutu, duela 57 egun 12 ordu 49 minutu argitaratuta
"Euskal Herria nazio asmatua da, beraz ez da egiazkoa, baizik gezur bat". Hori da, sinplifikatuz, maiz iristen zaigun mezua. "Euskal nazioa asmatua da. Eta zer? Munduko nazio guztiak dira asmatuak". Horixe da Santi Leoné nafar historialariak "Euskal Herri imajinario baten alde" liburuan defendatzen duena (Elkar, 2008). Nazioak komunitate imajinatuak dira, ez dira betidanikoak, ezta berezkoak ere, baizik aski berriak, nagusiki XIX. mende aldera eraikiak, sortuak, asmatuak...