www.donostitruk.org
muskerberdea (e)k bidali du duela 400 egun 4 ordu 28 minutu, duela 399 egun 9 ordu 52 minutu argitaratuta
Ba al dakizu hileko 2. larunbat goizetan bigarren eskuko merkatu bat egiten dela Donostiako Easo plazan? ONG, ikastalde eta partikularrek denetarik saldu, trukatu eta erosten dute: liburuak, musika, arropa, jostailuak, etxerako apaingarriak, kirol-materiala... Harrigarriena zera da: zure erabilitako gauzak eraman ditzazkezu eta bertan utzi salgai, amaieran joan eta dirua jaso besterik ez... eta dohainik da!! Larunbat honetakoan (otsailak 14) ihauterietako mozorro eta osagarrientzat txoko berezia jarriko dute. Zorionak Donostitruk!