www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=15750
arkaitz (e)k bidali du duela 1335 egun 4 ordu 13 minutu, duela 1334 egun 12 ordu 39 minutu argitaratuta
"Jarrera ona" izan duelako hiru egunez espetxetik kanpo egoteko baimena eman diote Ricardo Guerra, Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailearen hiltzaileari. Irailean hiru egunez kalean izango da Guerra. 1998an Atletico Madril eta Realaren arteko partida batean labankada batez hil zuen gazte ultraeskuindarrak, Aitor Zabaleta. Gerrari 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta zortzi urte daramatza Soto del Realeko espetxean. Bi hilabete barru hiru eguneko baimena emango diote.