www.naider.com/noticias/detalle.asp?id=2030
asiersar (e)k bidali du duela 754 egun 12 ordu 57 minutu, duela 754 egun 10 ordu 37 minutu argitaratuta
WWFaren arabera, Kuba da munduan garapen iraunkorra duen bakarra, bere bizi itxaropena eta alfabetizazio maila altua den bitartean, bere aztarna ekologikoa txikia baita. Guk, noski, ez ditugu baldintza horiek betetzen.
Albistea, gaztelaniaz.
iruzkinak
Kubak bloke sozialistaren porrota izan zela-eta beste bide bat ekin behar izan zion ziurtatzeko iraupena, eta energia kontsumoa murrizteari eta elikagai produkzioa handitzeari eman zien lehentasuna. Erabaki konzientea izan zen beraz, nahiz eta egoera gogor samarrak bultzaturik izan. Oso bestelakoa izan zen, esaterako Ipar Koreak hautatu zuen bidea, baita ondorioak ere (eskasia handia, goseteak, jende andana hiltzea,...). Kubaren politika nazioarteko organismo askok jo dute eredugarritzat, eta nik uste itxaropenerako deia ere badela guretzat ere; hau da, ameskeriazko hazkunde amaigabe era ez bezalko bideak baditugu aukeragai, jendearen ongizatea kontsumo materialean ez oinarrituz.