www.ikasten.ikasbil.net/
imanol (e)k bidali du duela 669 egun 21 ordu 20 minutu, duela 669 egun 11 ordu 5 minutu argitaratuta
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren parte da HABE. Hala ere, ez bide dute GNU lizentzia publikoa ezagutzen: berrikitan egin dute Moodle plataformaren instalazioa eta harrigarria bada ere, copyright-a HABEk duela agertzen zaigu. Are gehiago, legezko oharraren arabera bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak HABEk dauzka. Nahi dutena esango dute baina Moodle doan banatzen da GNUren baitan.
iruzkinak
Beste kontu bitxi bat, aspaldikoa. www.habe.org domeinua erabiltzen dute. Gaur egun egia esanda ez da oso esanguratsua, baina ".org" domeinua ez zen gobernutik kanpoko erakundeentzat sortu?
Benito: Interneteko domeinu 'klasiko' batzuk dagoeneko ez datoz bat hasieran pentsatu zenarekin. Hau da .com, .net eta .org hasiera batean gauza batetarako baziren ere, egun erabilera espezifikoa galdu eta orokor bihurtu dira. Beste domeinu klasiko batzu aldiz ez eta hau da .edu edo .mil-en kasua.
Domeinu klasikoek badakit gaur egun hasierako balioa galdu dutela, dena dela halako konbentziotxoa dabil oraindik ere. Seguruenik habe.com eta habe.net hartuta egon zirelako hartu zuten habe.org hori, aspaldiko kontua da eta ez da kontu larria. Orain gertatu den honekin batera zerbaiten zantzua ote den plazaratzeko baino ez dut bota.
Bat: zalantzarik ez dago, zuk zeuk ondo azaldu duzun bezala. Moodle HABENET delako horren barruko elementutzat harten bada, Moodle-ren jabetza intelektuala ere HABEren da.
Bi: HABEk urte luzetan ez du presa handirik erakutsi hainbat alderditan eta ez dute, ez horixe, gauzak korrika eta presaka egiteko ohiturarik.
Hiru: Eusko Jaurlaritzaren zein beste erakundek darabil Moodle? Zein da instalazio horien egoeara jabegoari dagokionez?
Informatuak daude, eta lege oharra kendu dute jada. Aldatuko dutelakoan nago.
Ez dut uste intentzio txarrarekin egin dutenik aurreko plataforma propietariotik pasa eta moodle jartzea lortu zutenean, horrelakoak pasatzea "ulergarria" da. Esan nahi dutena edukiei zuzendua dagoela pentsatzen dut (hori horrela izan behar duen beste egun baterako)
Hala ere, argi dago Moodleren lizentzia zein den (eta aitortu behar dutela). Moodle kriston tresna da eta euskal komunitatean erabiltzen bada gero eta hobeagoa izango da, animo ba Moodle erabiltzaile guztiei.
Bat: HABENET HABEren aurreko plataforma zen. Ikasbil, Irakasbil eta halakoekin hasi direnetik, izen hori titulu eta helbideetatik desagertu egin da. Seguruenik hor egon den litzentzia Habenetentzat prestatu zen eta gauzak aldatu direnean kopiatu baino ez dute egin. Neuk ere ez dut uste fede txarrik egon denik, bakar-bakarrik azken orduko detailea ahaztu.
Bi: etapan zehar presarik gabe ibili ohi dena, azken momentuan sprinta egin behar izaten du. Ez daukat informazio zehatzik, baina Moodle-en inplantazioarekin halako zerbait gertatu omen da. Dena dela, HABEren gardentasuna hobetzen ez den bitartean suposizioetan ibiliko gara.
Hiru: Ez daukat datu zehatzik, baina hezkuntza sailean lan egiten duen lagun batek lehengo egunean irakasleen formaziorako erabiltzen hasi direla esan zidan, aurten sartu dela eta on-line formazioa sustatzeko asmotan dabiltzala. Esan dudan bezala, nik neuk ez dut ikusi, lagunarekin hitzarekin fio, berak erabili omen du. Hemen segurutik badabil horren berri zehatzagoa daukanik.