bildu.net; zure laster-markak gorde, elkarbanatu eta etiketatu, orain euskaraz!

Ziur zuetako askok laster-markak elkarbanatzeko 'del.icio.us' sistema erabili, edo gutxienez ezagutzen duzuela. Ideia horretan oinarrituz, eta Scuttle software librea Euskal Herrira eta euskarara lokalizatzeari esker, badugu bildu.net laster-marken Web 2.0 webgune euskaldun berria. Gu ere gure folksonomia propioan oinarritu gaitezkeelako... animatzen zara?
8 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 12

iruzkinak

  1. #1   Ideia ona, zorionak! Baina lagunduko luke jakiteak zein pertsona edo erakunde dagoen proiektuaren atzean, nire etiketa pertsonalak jartzen hasterako gustatzen zaidalako jakitea nor den sistemaren jabea.
    garaolaza (e)k bidali du duela 1221 egun 16 ordu 53 minutugaraolaza
  2. #2   ni gehiago motibatzen nau, adibidez, inolako subentzio eta enpresaren laguntza barik egin dutela jakiteak.

    alegia, ekimen honen helburua erabat "librea" dela....

    etiketak jartzen gustura hasi nau. Del.icio.us-ekoak baino gertuago sentitzen ditut, dena dela...

    zorionak eta aurrera. Ea eduki onak, ugari eta txukunak biltzen ditugun.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 1221 egun 16 ordugaztelumendi
  3. #3   ...eta non irakurtzen da hori, Patxi? ez ote da guardiazibilen tranpa bat izango, guk pistak eman ditzagun? ;)
    garaolaza (e)k bidali du duela 1221 egun 12 ordu 20 minutugaraolaza
  4. #4   Zuk badakizu, Gaztelumendi, inolako enpresaren laguntzarik gabe egin dela. Jakingo duzu, zu zeu enteratuko zinelako, ez Bildu.net-en irakurri duzulako, han ez baitu esaten ez halakorik, ez kontrakorik.
    luistxo (e)k bidali du duela 1221 egun 11 ordu 32 minutuluistxo
  5. #5   Bueno bueno bueno.

    Enpresa izenik agertzen ez bada, atzetik enpresarik ez dagoelako izango da ezta?

    Subentzionatu bakoa izango da, subentzioak banatzen dituztenek beraien ikurrak jartzera behar dituztelako izango da.

    Eta guardia zibila horrelako tresnak sortzen hasten den egunean, ni pikoleto.... no te jode!

    Beti ari gara, katuari dituen baino hanka gehiago bilatzen.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 1221 egun 10 ordu 7 minutugaztelumendi
  6. #6   Izena eman berri dut eta laster-marken pribatutasuna ezartzeko aukera ematen duela ikusi dut. Adibidez, laster-marka bat pribatua dela esan dezakezu eta zuk bakarrik ikusiko duzu. Del.icio.us-ek ez du aukera hau ematen. Niri administrazio URLak eta abar gordetzeko oso ondo datorkit funtzionalitate hau :-)

    Zerbitzariko IPak, logak eta laster-markak kudeatzen ditu(zt)enari buruz, ni ez nago konpetentzia zelatatzen, baina bildu.net-en atzean nor dabilen jakin arte ez naiz benetako erabiltzaile biurtuko. Erabaki pertsonala da nirea, noski, besteok egintzazue egokia ikusten duzuena. Arkaitzek adibidez (zabaldu.com) ez du bere nortasuna ezkutatzen eta horrek lasaitasuna ematen dit. Interneten anonimotasuna positiboa ikusten dut, baina ez kasu guztietan, eta nire datu pribatuak nori ematen dizkiodan egiaztatzeko modua nahi dut, GnuPG zinaduren bitartez bada ere.

    Ea Bildu.net-ekook "honi buruz" atalean informazio gehiago jartzen duzuen denon artea euskarazko laster-marken unibertsoa sortzen has gaitezen!

    Oharra: badakit Scuttle-koek ez dutela beraien nortasunik agertzen baina eskari hau zentzuzkoa dela deritzot. Albiste hau argitaratzeko erabili duzu(e)n erabiltzilea eta whois-eko informazioak ez du argi izpirik ematen eta argi dago nahita egin duzu(e)la. Sourceforgeko proiektuan ere begiratu dut eta ez dut ganorazko ezer aurkitu. Jendeak beraien datuak zuen esku jartzeko aina fidatzea nahi baduzue, horretarako arrazoiren bat eman beharko zenieke(te). Bestela, asko zentitzen badut ere, nirekin ez kontatu :-(
    Txopi (e)k bidali du duela 1221 egun 8 ordu 46 minutuTxopi
  7. #7   Ez Patxi. Kontua da nik hiru hankako katua ikusi dudala eta laugarrena non zeukan galdetu dut. Besterik gabe.

    Zuk badakizu non daukan 4. hanka baina ez diguzu esan nahi. Ba bale. Nik 3 hankako katuak ez ditut erosten.
    garaolaza (e)k bidali du duela 1221 egun 8 ordu 45 minutugaraolaza
  8. #8   Ados Txopi. Aklarazio bat bakarrik: del.icio.us-ek uzten du bai, apunte pribatuak egitea. "do not share" izeneko aukera bat badu.
    garaolaza (e)k bidali du duela 1221 egun 8 ordu 34 minutugaraolaza

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]