5 galdera-erantzun P2P bidez abestiak trukatzeari buruz

Nahiz eta musika, filmeak eta kultura elkarbanatzea delitua dela sinisterazi nahi diguten, oker dabiltza. Imamon-ek bost galdera-erantzun idatzi ditu bere blogean, gai honen inguruan. Ezinbesteko irakurketa asuntu honi buruzko kontuak argitzeko. Elkarbanatzea ez da pirateria.
2 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Ondo dago, eta ni zalantzarik gabe horren alde nago, baina ez da hain erraza. Jabetza Intelektualaren Legean aldaketak egin ziren pasa den uztailean, Internetek eskaintzen dituen aukera berri hauetara egokitu asmoz.

    Duela aste pare bat Podcasting-ari buruzko hitzaldi batzuetan egon nintzen Bartzelonan eta, besteak beste, abokatu batek hitz egin zuen Jabetza Intelektualak Podcasting-ari nola eragiten dion komentatuz. Jabetza Intelektualaren Legearen puntu asko komentatu zituen, eta horien artean aldaketetako bat banaketa kolektiboa egitea legez kanpokoa dela da. Hau da, kopia pribatua guztiz legezkoa da (programa informatikoen kasuan izan ezik, hori ere badio legeak :-S), baina hori elkarbanatzea ez... Abokatuak zioenez P2P bidez abesti bat jaisten badut legezkoa da, baina ondoren hori besteen eskura jartzen badut, ez da legezkoa.

    Hori izan zen abokatu hark legearen aldaketen inguruan azaldutakoa; legea oso konplexua da hala ere, eta nik uste dut epaile eta abokatu bakoitzak bere interpretazioa egin dezakeela. Nik, zalantzarik gabe, lizentzia askeen alde egiten jarraituko dut, eta SGAE pikutara bidaltzen.
    arkaitz (e)k bidali du duela 757 egun 16 orduarkaitz
  2. #2   Ados nago ez dela erraza jabego intelektualaren kontua, eta abokatu bakoitzak bere erara interpretatu dezakeela legea. baina interpretazio bat aukeratuz gero David Bravo-renarekin geratzen naiz. Sevilla-ko abokatu ezaguna da eta egile eskubideetan aditua ere bai. Bere liburu bat irakurri nuen "Copia este libro" dauka titulua eta analisi oso ona egiten du bertan p2p sareen alde polemikoei buruz, disketxei buruz, pirateriari buruz eta asuntu honen inguruan dauden kontuei askori buruz.

    Liburu hori creative commons lizentzia dauka eta saretik jeitsi daiteke:

    http://media-cyber.law.harvard.edu/blogs/gems/ion/DavidBravoCopiaestelibro.zip

    Sevilla-ko hackmeeting-ean egin zen hitzaldi bat ere badago jeisteko:

    http://hackandalus.nodo50.org/ftp/LasMentirasMasFamosasSobreLaPirateria.hack04ndalus.ogg

    Telebistako hainbat debateetan parte hartu du, aski da youtuben "david bravo" bilatzea, debate hoietako agerpenak ikusteko.

    Tipo azkarra eta ironikoa da eta oso ondo defendatzen ditu internauton eskubideak.

    Hauda bere bloga http://filmica.com/david_bravo/
    53r61 (e)k bidali du duela 757 egun 14 ordu 49 minutu53r61

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]