karrajua.org/blog/karrajua/agregatzailean_feed_berria_euskaltzaindiare...
FiloBlogia (e)k bidali du duela 747 egun 5 ordu 30 minutu, duela 746 egun 13 ordu 23 minutu argitaratuta
Karrajuak lortu du. Feed43 zerbitzuaren bitartez, Euskaltzaindiaren azken arauen berri izan dezakegu RSS-jarioak irakurtzen dituen edozein tresna erabiliz. Karrajua blogean azaltzen da prozedura guztia.
iruzkinak
Zenbat arau berri ateratzen dituzte hilabetean? Eta astean? Eta egunean? RSS jario bat behar dut iruzkin hau idazten dudan bitartean Euskaltzaindiak arau berriren bat atera duen jakiteko eta testu hau "zuzen" dagoen jakiteko?
Weguneak egiteko moda heldu zenean webguneak egiten zituzten. Berdin zen informazio interesgarririk zeukaten ala ez, "Interneten egotea" beharrezkoa bihurtu bait zen.
Weblogen ordua heldu zenean, denak weblogak sortzera! Inork ez zeukan argi informazioa nork eguneratuko zuen baina norbaitek udal/erakunde moderno bat izateko orri estatikoak nahiko ez zirela esan zuenez...
Badirudi orain RSS jarioen txanda heldu dela. Jende asko gauza benetan interesgarriak egiten ari da teknologia honekin eta horren oihartzuna erakunde zaharkituen belarrietara heldu dela dirudi. Baina beraien barneko izaera garai berrietara moldatu beharrean, kanpotik azal moderno eta erakargarri bat besterik ez dute jartzen. Hori da nire ustez beti egiten dutena.
Berdin zaie funtzionalitate ergelak eta erabilgarritasun gabekoak sortzen badituzte. Ez zaie ajola! Beraien itxura eguneratzea da lortu nahi dutena, web 2.0 eta sarean lan egitea benetan zer den ulertu ez eta ulertu nahi ez dutelarik.
Earra komeria...
Batetik, informazio dexente sortzen duen jatorri batetik informazio guztiak interesatzen ez nauenean. Era horretan RSSa gainetik ikusi eta nire gustoko zerbait badago, aukeratu eta osorik ikusten dut. Horrela webgune askoren jarraipena egin dezaket lan gutxiagorekin. Netvibes ( http://www.netvibes.com/ ) bezalako tresna bati esker jarraipen hori edozein ordenagailutik egin badezaket, askoz hobeto!
Beste alde batetik, web eztabaida baten jarraipena egin nahi dudanean ere RSSak erabiltzen ditut edozein mementutan iruzkin bat gehitu bait daiteke.
http://librezale.org/wordpress-eu/2006/10/05/hasierako-orria/feed/
Beraz, egia da informazioa ez dela etengabe aldatu behar RSS jarioak zentzua izateko, baina bai informazioaren bapatekotasuna. Euskaltzaindiak arau berri bat ateratzen badu bapatean jakin behar dugu? Ez dauka zentzu gehiago horretarako posta-e zerrenda bat erabiltzea? Ezin du hilabetero edo urtero buletin bat atera?
Nire ustez, aurreko iruzkinean azaldu dudan bezala, hau apaingarri bat besterik ez da, Euskaltzaindiari itxura moderno bat emateko. Baina barruko funtzionamenduak berdin jarraitzen du.
Benetan eguneratu nahi badira zergatik ez dituzte web 2.0ren gomendioak jarraitzen? Nik ez dut inolako arazorik ikusten euskaltzainek beraien BLOGAK edukitzeko eta gai zehatzetan egiten dizkieten galderak eta kritikak publikoki erantzuteko.
Euskararen munduan lan egiten duten filologo askok ere ziur eskertuko luketela Euskaltzaindiak eztabaida FORO batzuk jartzea (RSS jarioekin eta nahi duzun gauza guztiekin) eta bertan euskararen inguruko hamaika gauzataz hitzegin ahal izango lukete bai euskaltzainek bai euskararen inguruan lan egiten duten askok (irakasleak, itzultzaileak, filologoek, etab.). Era horretan herri desberdinetan erabiltzen diren hitz askori buruz jakin ahal izango genuke (MHLZ ikusi gabe), beraien egokitasunaz eztabaidatu, eta abar luze-luze bat.
Euskaltzaindiak gauza guzti hauek egingo balitu, benetan eguneratuko zen eta seguraski gogo onez ekingo zion euskararen arauen WIKI bat sortzeari. Bertan, euskaltzainek arauak nola prestatu eta adosten dituzten ikusi ahal izango genuke, gardentasun osoz, eta eztabaidan sartzeko maila egokia duten herritarrek ere parte hartu ahal izango lukete, era natural eta ireki batetan.
Gure hizkuntzarentzako oso onuragarria izango litzateke lan egiteko era hau. Baina guztiok dakigu ez dela horrelakorik gertatuko. Internetek sarean lan egiteko aukera ematen du eta irekia izateko aukera ere ematen du, baina aukera besterik ez. Euskaltzaindiak era itxian egiten du lan eta arauak eztabaidaezinak dira. Udalek webguneak dauzkate baina ez dute herritarrek eztabaidatzeko eta erabakietan benetan parte hartzeko aukerarik ematen. Teknologien iraultza ematen ari da eta zentzu askotan eman da jada, baina erakunde gehienak iraganeko estruktura eta funtzionamenduan kateatuta daude. Ez nuen besterik esan nahi...
Karrajua da Euskaltzaindiaren azken arrauak RSS jarioen bidez irakurtzea ahalbidetu duena. Eta, nire ustez, haren lana txalotzekoa da, aukera berri bat ireki duelako (eta inori ez zaiolako, momentuz behintzat, RSS-jario bati harpidetzera behartzen).
Bestalde, zuk eskatzen duzun gauza bati erantzunez, Euskaltzaindiak bai ateratzen du buletin bat, hilabetero atera ere: Plazaberri izena du eta, harpidetuz gero, mezu elektroniko bati atxikia jaso ahal dituzu Euskaltzaindiaren inguruko berriak, azken arauei buruzkoak barne (http://www.euskaltzaindia.net/plazaberri/).
Hala ere, guztia alperrik izan ez dadin, Zabalduko erabiltzaileei, era honetako jardunaldiei buruz zer uste duten galdetu nahi nieke:
http://www.madrimasd.org/semanaciencia/2006/blogAut/documentos/blogAUT2.pdf
Etengabe aurrera doan Internet honek, bere blog, foro eta wikiekin (besteak beste), ez al da aginte era berriak sortzen? Gai zehatzetan agintearen monopolioa daukaten erakundeentzako (euskaltzaindia, udalak...) guzti hauek zer dira aukerak ala mehatxuak? Nork egiten du euskara herriak bere erabilerarekin ala Euskaltzaindiak ber arauekin? Ala biek? Harreman hori nola ematen da? Eta ez hori bakarrik, arreman hori nola eman daiteke etorkizunean? Herritarrek udal baten kudeaketan lagundu al dezakete teknologia berriei esker? Herritarrek entziklopedia euskaldun bat egin al dezakete era ireki batetan?