Linuxerako flash 9 beta erreproduktore ofiziala

Adobek linuxentzako flash 9 beta erreproduktore berria atera du gainontzeko sistema eragileentzako erreproduktoreekin batera. Jakina da Macromediak orain arte ateratako linuxentzako flash erreproduktoreak bertsio zaharkituak izan ohi zirela, linux erabiltzaileei zenbait webgune ikusteko aukera murriztuz. Gauzak mugitzen ari dira beraz Adobe barruan ere. Linuxentzako flash erreproduktorea garatzen duten blogetik aterea.
3 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 1

iruzkinak

  1. #1   Mugitzen ari dira, pixkana, baina mugitzen, baina beta hori, oraindik oso beta dago, http://soleup.eup.uva.es/mario/post/1/420 mikro analisia egin dute pluginari buruz.
    karrikas (e)k bidali du duela 774 egun 17 ordu 12 minutukarrikas
  2. #2   Titular zuzena: i386 arkitektura darabilten GNU/Linux makinentzat flash 9 beta erreproduktore ofiziala.

    Driver-a itxia, segurtasun akatsak izan ditzazke (ikusi orain egun batzu publikatu zena NVidiaren driver-ei buruz), i386rako (x86_64?) bakarrik (ppc, sparc eta besteak zer?!), eta GNU/Linux-erako (opensolaris, *BSD zer!?), eta beta egoeran (orain arteko 7ko bertsio finalak txiste baten parekoak ziren batzutan).

    Gnash eta swfdec (Benjamin Otte-ren GIT errepoa) ez dira honen parekoak izango feature aldetik, baina laguntza pixkatekin...
    Hey_neken (e)k bidali du duela 774 egun 13 ordu 54 minutuHey_neken
  3. #3   Berri pozgarria izan daiteke berri hau, baina gogora dezagun flash ez dela software librea, empresa baten produktu pribatiboa delako eta ez ditu software librearen askatasunak errespetatzen. teknologia honek hainbat webgune bistaratzeko trabak jartzen ditu, adibidez youtuben ez badaukazu flash ezin dituzu bideoak ikusi.

    Flash software librea bihurtzen den egunean orduan bai poztuko garela, oraindik itxaroten nabil...
    53r61 (e)k bidali du duela 773 egun 18 ordu 49 minutu53r61

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]