Googlek YouTube erosi du

Zurrumurrua zena konfirmatu da: Googlek YouTube erosi du, 1650 milioi dolar akziotan ordainduta. Ez omen zekiten YouTubekoek negozioa nola egin, baina badirudi modua asmatu dutela.
3 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. aingeru (e)k bidali du duela 783 egun 8 ordu 46 minutuaingeru
  2. #2   Eman zure iritzia http://irratia.com emankizunean.

    Gaurko albiste teknologikoa da dudarik gabe, eta gaiari buruz mintzatuko gara irratia.com emankizunean, 18:00etatik aurrera.

    Zure iritzia ere jakin gura dugu.

    Eman, hemen, edo zure blogean edo guri zuzenean... nahi duzun moduan.

    Loturak jarri, hemen edo gure blogetan.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 783 egun 26 minutugaztelumendi
  3. #3   Kasu honetan argi eta garbi ikusi duguna zera izan da: "Etsaiari irabazi ezin diozunean, erosi ezazu". YouTube izan zen lehena, eta horri lehia egiteko sortu zuten Google Video. Gaizki atera zitzaien ordea, eta azkenean erosi egin behar izan dute. Beti "handiak" edo dirudunak irabazten duen istorio horietako beste bat.

    YouTube erabiltzaileon artean azkar-azkar zabaldu den webgunea izan da; apenas suposatzen du lana, erabiltzaileen lana baita gehiena. Tim O'Reillyk aurrekoan Gasteizen aipatutakoari jarraiki, erabiltzaileek egindako lanaz profitatzen da, haiei ere bere onurak emanez. Guztiok igo ditzakegu bideoak, eta baita ikusi ere; izugarrizko komunitatea sortu dute, e-postaz, gainera, guztion artean lau haizetara zabaldu dena.

    Alexaren rankingean 10. webgunea dugu YouTube, eta hortxe prezioa, 1.600 milioi euro. Lan ederra YouTubekoena.
    arkaitz (e)k bidali du duela 782 egun 23 ordu 59 minutuarkaitz

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]