ikteroak.blogsome.com/2006/10/04/ega-ikastaroa/
xiber (e)k bidali du duela 1224 egun 6 ordu 10 minutu, duela 1224 egun 4 ordu 44 minutu argitaratuta
IKTeroek Moodle plataformaren bidez EGA ikastaro bat diseinatu dute eta guztion eskura jarri ere. Hori da 2.0 jarrera, hori da sare soziala, hori da euskarazko edukiak partekatzea. Aurrera, ba.
iruzkinak
Irakasleak kexu dira, internetera jo eta aurkitzen dituzten eduki guztiak ingelesez nahiz gaztelaniaz soilik aurkitzen dituztelako. Eta noiz hasiko gara ekoizten ditugun baliabideak denon eskura jartzen? Noiz helduko diogu irakasleok gure kultura eta hizkuntzarekin dugun konpromezuari?
Artelekuko Vicent Partalen hitzaldiak halako adrenalina "txute" bat suposatu du euskal blogosferan. Honezgero, denori sartu zaigu gurditik tiratzeko gogoa. Kataluindarren antzera, euskal komunitate sendo bat sortzearen zama bizkar desberdinetan banatu beharko banu, pisu handiena unibertsitatearen gainean ipiniko nuke eta ondoren eskola komunitatean. Eta, gaur egungo egoerari erreparatuz, uste dut luze joango zaigula "2.0 jarrera", "sare soziala" eta "edukien partekatzea"-ren filosofia nagusitu arte.
Mila esker, berriro ere, zure animuengatik, xiber.
"Moodle plataforman EGA ikastaroa diseinatu dute Jakintza ikastolan. Irekita utzi digute bisitatzeko eta ideiak hartzeko. Gurean ere horrelako gehiago egingo bagenitu! Ala espioitza industrialaren beldur gara?"
Katalanek "sindrome" hau aspaldi gainditu zuten eta horregatik izan dira erreferente bat Europa mailan; irakaskuntzari loturiko zenbat eta zenbat webgune kataluindar kontsultatu ditugu aspaldi honetan XTEC, DIM... Katalanak zekenek direla? Eta gu?
Oro har, arrazoia duzu, horregatik nabarmendu nahi izan nuen zeuen ekimena. Horren haritik, gaur deskubritu dut Aitor Zuberogoitia irakasleak bere blogean (www. blogak.com/lehengaia) bere ikasgaietako apunteak interneten zintzilikatu dituela. Ea epidemia kutsatzen den.