Basagoiti Otegiri: "Bere buruaz beste egin dezala, edo guk egingo dugu Zuzenbide Estatutik"

Otegik ETAk ezker abertzalearekin bat egiten ez bazuen bere buruaz beste egitea bezalakoa zela esan ondoren Basagoitik Otegiri eskatu dio bere buruaz beste egin dezan edo eurek egingo dutela, "beti ere Zuzenbide Estatutik".
20 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 18

iruzkinak

  1. #1   Mehatxu argiagorik? Ezker abertzalearen ekimenaren beldur dira eta probokaziotik mehatxura jauzi egin dute.
    joseba01 (e)k bidali du duela 139 egun 6 ordu 9 minutujoseba01
  2. #2   Basagoitik Otegiri ETAk bere buruaz beste egin beharko lukeela esan dio, eta ez Otegik berak. Titularra irakurrita ematen du Otegiri bere buruaz beste egiteko esan diola.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 139 egun 6 ordu 2 minutukokoteraino
  3. #3   #2 Egia esan, oso idazkera anbiguoa erabiltzen dute Europapressekoek, badirudi nahita egina dagoela, eta basagoitiren hitz jokuarekin maltzurkerietan dabiltzala. Theklanek nahiko itzulpen ona egin du, arazoa jatorrian dago, europapresseko erredaktore maltzurretan. Horrela idazten duenak, "Por ello, ante las palabras de Otegi, Basagoiti le dijo que "o se suicide o le suicidamos, siempre desde el Estado de Derecho".", helburu argiarekin egin duela iruditzen zait.

    Mezua garbia da, nahiz eta hizkuntza anbiguoa izan, eta nahiz eta Basagoitik zuk diozuna esan duen. Komunikabideen manipulazioaz ari garenean, horrelakoetaz aritzen gara.
    joseba01 (e)k bidali du duela 139 egun 5 ordu 48 minutujoseba01
  4. #4   #3 Agian arrazoi duzu baina Europapresseko bertako titularrak eta El Pais edo El Mundo egunkarietan argitaratu dituztenak (ziurrenik agentziakoa kopiatuta) "insta a ETA" dio.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 139 egun 5 ordu 44 minutukokoteraino
  5. #5   #2 eta #4 Bai, hori da titularra, baina berria irakurrita nahiko argi geratzen da ez diola ETAri esaten, baizik eta Otegiri. Hori da Europapressek komatxo artean dakarrena. Nire ustez titularrak ez du edukiarekin bat egiten.
    Theklan (e)k bidali du duela 139 egun 5 ordu 42 minutuTheklan
  6. #6   #4 Mariano Ozoresen estiloan egindako mehatxua, baina mehatxu zuzena. Artikulua irakurrita, behintzat, ez dago batere zalantzarik. Anbiguitatearekin jolasten du eta horrelakoetan badakigu hori zer den.
    joseba01 (e)k bidali du duela 139 egun 5 ordu 39 minutujoseba01
  7. #7   #5 eta #6 Litekeena da asmo horrekin egin izana baina nik behintzat gaur goizean irakurri dudanean ez dut horrela ulertu.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 139 egun 5 ordu 37 minutukokoteraino
  8. #8   #7 Ikus agentziak argitaraturikoa: "Por ello, ante las palabras de Otegi, Basagoiti le dijo que "o se suicide o le suicidamos, siempre desde el Estado de Derecho" http://www.europapress.es/nacional/noticia-basagoiti-insta-eta-suicidarse-le-suicidamos-estado-derecho-20100314142314.html

    eta El Mundok argitaratua: ""Que se suicide o la suicidaremos nosotros siempre con el Estado de Derecho", ha advertido Basagoiti en Sevilla,"

    http://www.elmundo.es/elmundo/2010/03/14/paisvasco/1268570266.html

    Ñabardura txikia da, baina ñabardura honek esaldiaren esanahia guztiz aldatzen du.
    joseba01 (e)k bidali du duela 139 egun 5 ordu 29 minutujoseba01
  9. #9   #8 Nik ere horrela ulertu dut. HAu da, ETAri esaten badiozu (larria ere, Jon Anzarekin gertatu denaren ostean) "la suicidamos" edo "los suicidamos" esan beharko luke. Baina esan duena da Otegiri "le suicidamos", hau da, pertsonalizatua.

    Audio originala lortu behar da, baina Europapressek komatxo artean jasotzen duena hori da.
    Theklan (e)k bidali du duela 139 egun 5 ordu 20 minutuTheklan
  10. #10   Nik uste dut Basagoiti ETAri buruz ari dela... Arazo gramatikalak alde batera utzita adierazpenen nondik norakoak errepasatuta nahiko argi geratzen dela uste dut:

    - Otegik egindako adierazpenetan (ElMundok argitaratuak) esaten du ETAk "prozesioarekin bat egin edo bere buruaz beste egin beharko lukeela".

    - Basagoitik egindako adierazpenetan, Europapressek jasoak, Otegiri esaten dio "bere buruaz beste egingo du edo guk eginaraziko diogu"

    Bi kasuetan nik uste behintzat ETAri buruz ari direla... gramatika kontuak gorabehera. Otegik ez du inongo momentuan bere suizidio propioaz hitz egiten, beraz, Basagoitik suizidioa aipatzen duenean ETArenaz ari dela esango nuke.
    probatxoa (e)k bidali du duela 139 egun 4 ordu 54 minutuprobatxoa
  11. #11   #10 Basagoiti ez da "leismo"a egiten duen pertsona bat, nahiz eta hori oso hedatua egon euskaldunen inguruan. Nire ustez anbiguetatearekin jokatzen du, baina nahiko argia da esaten duena. Bide batez Europapressek horrela dakar "le suicidamos" eta El Mundok "la suicidamos" jartzen du, baina Europapress kopiatzen duela dio. Beraz ez dute ondo kopiatu edo leismoa egin dela uste dute.
    Theklan (e)k bidali du duela 139 egun 4 ordu 48 minutuTheklan
  12. #12   #10 hemen bi irakurketa daude, azalekoa edo sakonekoa. Gramatika kontuak eta aitzakia guztiak azaleko irakurketarako balio dezakete, baina ez dute sakontasunik. Hemen argi dagoen gauza bakarra argitaratutakoa da, eta ez gara gramatika kontuez ari "le suicidamos" dionean Otegiri buruz ari baita, eta "la suicidamos" dionean ETAri buruz, hau serioagoa da.

    Basagoiti berez, oso hizlari maltzurra izan da betidanik, esanahi bikoitzak eta anbiguotasun arriskutsuak sarritan erabiltzen dituena, ahobero kontrolatu bat edo ahobero ekilibrista bat, baina hizkuntza eta gramatikaren ezagutza sakona duen ahoberoa, ez gaitezen engainatu.
    joseba01 (e)k bidali du duela 139 egun 2 ordu 36 minutujoseba01
  13. #13   20minutosen horrela argitaratu dute:

    "En su intervención durante un acto del PP andaluz, Basagoiti hizo referencia a unas declaraciones de Otegi, publicadas en 'El Mundo', donde apunta que "o ETA se suma a la procesión o se suicida", ante lo que Basagoiti consideró que ETA "está un poco desesperada porque la policía funciona, porque no se les da dinero, le quitan los carteles y ya no pueden manejar los medios públicos ni la cultura".…

    …Por ello, ante las palabras de Otegi, Basagoiti le dijo que "o se suicide o le suicidamos, siempre desde el Estado de Derecho"."

    http://www.20minutos.es/noticia/651551/0/

    Nahiko argi, zalantzarik oraindik?
    joseba01 (e)k bidali du duela 139 egun 2 ordu 31 minutujoseba01
  14. #14   Argi dagoena hau da, eta az daukat zalantzarik: polemika nahi duenak beti aurkituko duela.

    Artikulua hasieratik eta osorik irakurrita, Europapresseko artikuluan ez du ezer esaten horri buruz. Leismoak, akatsak eta abar esaldi bakar batean aurkitu eta zas! Konspirazioa martxan da. Artikulua osorik irakurtzen bada argi dago ez dela horrelakorik. ETAri esaten dio bereak egin duela, edo egingo dutela, eta Basagoitiren pentsakera zein den jakinda ez da beste munduko ezer.

    ...ante las palabras del ex portavoz de Batasuna, Arnaldo Otegi, donde apunta que "o ETA se suma a la procesión o se suicida", el popular le dijo a Otegi que "se suicide o le suicidamos, siempre desde el Estado de Derecho".

    Honekin argi dago.

    "Le suicidamos" hitzetan zentzugabekeria bakarra hau da: bere buruaz beste egitea norberak egiten du, gainontzekoa hilketa da.
    jonny (e)k bidali du duela 138 egun 18 ordu 14 minutujonny
  15. #15   #14 Zuri balio badizu, zuretzat, niri ez dit hasetzen.

    Nor dabil polemika bila, sakondu nahi ez duena edo sakontzen duena? Eta ez atera konspirazio eta horrelako txorradarik, mesedez.
    joseba01 (e)k bidali du duela 138 egun 14 ordu 16 minutujoseba01
  16. #16   #15 Sakontzekorik ez dagoen lekuan sakontzea nahi duena dabil polemika bila. Besterik ez. Basagoitik ez du inon esaten Otegi "suizadatu" behar dutela. Kontestu osoa hartu gabe, esaldi bakar batekin gelditzea, hori bai dela txorrada. Esaldi horren atzean izkutuan zer ote dagoen galdezka... Hemen eztabaidau beharko litzatekeena zera da, ea Basagoitik zer egin nahi duen ETArekin, zabaldu den berria horretaz ari baita, eta atera duzuen gainontzekoa lekuz kanpo dago.

    Agian konspirazio hitza gaizki erabili dut, baina niretzat sarreran idatzitakoa ez dator bat berriarekin.
    jonny (e)k bidali du duela 138 egun 5 ordu 30 minutujonny
  17. #17   #16 Nik konferentzia bat ematen badut, ez dakit, "Euskal Kostaldearen ekosistemen kudeaketa" izenarekin eta bat-batean esaten badut Petronorrekoak hiltzaile batzuk dira eta Josu Jon Imazek hobe du bere buruaz beste egitea edo bestela ekologistok egingo dugu suposatzen dut ez genukela hitz egingo Euskal Kostaldearen ekosistemaren kudeaketari buruz, baizik eta nik esan dudan esaldi zentzugabe horretaz, ezta?

    Ba berdina. Kontestuz atera dudala, dudak ditut. Berak zehazki hori esan nahi zuela... ba baliteke ezetz, nahiko gaizki hitz egiten du tipoak. Baina batzuek esaten dutena lupaz begiratzen dela eta beste batzuena ezetz hori argi dut.
    Theklan (e)k bidali du duela 138 egun 5 ordu 7 minutuTheklan
  18. #18   #16 Esaldi horren atzean ezkutuan ez dago ezer, nahiko agerikoa izan baida. Berriz diot, Basagoitik sarritan hitz-jokuak erabiltzen ditu, bere estiloa da, Mariano Ozoresen antzekoa, badirudi ez duela esan, baina esan du. Ez al duzue ezagutzen tiparrako hau? Zein da Basagoitiren jokamoldea? Gauzak bere testuingurutik at ikusirik, noski akats gisa uler daiteke, baina, Basagoiti beraren izaera testuinguruaren zati nagusiena da, ez ahaztu.

    #17 Zuk ez duzu kontestutik atera, komatxo artean idatzirikoa da, la hostia, eta Europapressek Basagoitiren ahoan ipini zituen hitz hoiek. Nire ustez kontestuz kanpo, azalkerietan eta gramatika kontuetan galdu direnak daude.
    joseba01 (e)k bidali du duela 138 egun 4 ordu 47 minutujoseba01
  19. #19   #17 Hori esanez gero, horretaz hitz egingo zen, bai, eta horretaz ari gara hitz egiten. Edo hori uste nuen nik. Hala ere, nire ikuspuntutik "Petronor enpresak bere buruaz beste egin behar du edo egingo dugu" esango zenuen (Basagoitik esandakoarekin alderatzeko). Izan ere testuan, eta josebak dioen komatxoetan ere, ez du esaten "...que Otegi se suicide o le suicidamos...", eta aldea nabaria da. Ateratzen duzuen interpretazio hori hor dago, baina niretzat kasu partikular honetan ez dator bat errealitatearekin.
    jonny (e)k bidali du duela 137 egun 17 ordu 23 minutujonny
  20. #20   #19 EZ.
    joseba01 (e)k bidali du duela 137 egun 14 ordu 3 minutujoseba01

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]