E-postak ikasleentzat

Ordiziako Jakintza ikastolakoek Google Apps erabili dute ikasle bakoitzari (800 bat, guztira) e-posta helbidea sortzeko, gmail-en ezaugarriak erabiliz baina jakintza.net domeinua galdu gabe. Eta esperientzia kontatzen dute blogean.
3 iruzkinetiketak: hemen: Hezkuntza bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   Egunon

    IKTeroon azken bidalketa Zabaldura ekarri dutela aprobetxatuz bidalketa idazterakoan sortu zaizkidan zalantza batzuk plazaratu nahiko nituzke bertan, ea norbaitek argitzen dizkidan. Hainbat ingelerazko hainbat kontzeptu nola itzuli ez daukat oso garbi. Hona hemen batzuk:

    email: ePosta, e-Posta, posta elektroniko, mezu elektroniko....?

    email account: eposta kontua, posta kontua, korreo kontua...?

    webmail: webposta, web bitarteko posta...

    email list: posta zerrenda, korreo zerrenda...

    mail server: posta zerbitzaria

    mail address: helbide elektronikoa, posta helbidea...

    Azken finean, kontzeptu guztiak "email" edo "mail" hitzaren itzulpenarekin zerikusia dute: eposta, e-posta, posta...

    Norbaitek lagunduko? Bide batez, non kontsulta daitezke horrelako kontzeptu teknikoen itzulpenak? (pentsatzen dut Elhuyarreko hiztegiak laguntza gutxi eskaini dezakeela horrelakoetan, ala?)

    Eskerrik asko
    jolaus (e)k bidali du duela 1239 egun 6 ordu 28 minutujolaus
  2. #2   euskalterm-en, nik uste, eta posta elektroniko hobesten duela dirudi ("mail" hitza ingelesez sartu eta informatikarekin lotutako 79 termino agertzen dira)

    http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm
    xa2 (e)k bidali du duela 1239 egun 3 ordu 31 minutuxa2
  3. #3   Primeran Xa2! Mila esker!
    jolaus (e)k bidali du duela 1239 egun 3 ordu 11 minutujolaus

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]