Gizon batek bere emaztea eta amaginarreba tiroz hil ditu Irisarrin

Irisarriko Etxabestia auzoan gertatu da goiz honetan gertakari larria. Goizeko 5ak inguru zirelarik, hirurogoi urteko gizonezko batek eskopeta hartu eta bere emaztea eta amaginarreba tirokatu ditu. Biak hil ondoan, bere buruaz beste egiten entseatu da baina, bere semeak suizidioa galarazi du. Gizona egoera larrian dago Baionako hospitalean. Gogora ekarri behar da azaroaren 1ean Baionan 80 gizonezko batek bere emaztea tiroz hil eta gero bere buruaz beste egin zuela ere.
iruzkinik gabeetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 4, boto anonimoak: 9

iruzkinak


Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]