Bertso batzuk historiko bihurtzen direnean #btn09

Txapelketa nagusiaren giroan, digitalizazioaren garaian, elektrizitatearen menpe gaude, erabat. Halako batean, bertso saioaren erdian, argia joaten da, eta aparato guztiak itzaltzen dira. Bertsolariek baina, bere jarduna jarraitzen dute. Eta publikoak ozenago erantzuten du, isilago jarraitzen du. larrabetzu.org sareko mp3 grabagailuak, beste hedabideek grabatu ez zutena hartu zuen, eta sarean jartzeaz gain, Xenpelar dokumentazio zentruko arduradunei pasatu zien, hantxe bertan.
4 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 14

iruzkinak

  1. #1   Falta den bakarra orain lizentzia librean ematea da, beste komunikabideek horrela erabili dezaten... zorionak, piladun MP3!
    Theklan (e)k bidali du duela 132 egun 4 ordu 24 minutuTheklan
  2. #2   http://larrabetzu.org/bloga/ creative commons edukiak dira...

    agian gehiago zehaztu beharko genuke....

    dena dela, saioa grabatzean, Bertsozale elkarteak mugatzen ditu eskubideak ere.... baina debate polita sortu daiteke hortik ere.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 132 egun 4 ordu 11 minutugaztelumendi
  3. #3   Aspaldi dauka elkarteak eztabaida hori mahai-gainean, eta aspaldi eman zaizkio horren aldeko arrazoiak, bai ideologikoak baita estrategikoak ere, baina hor ere, beste hainbat lekutan bezela, ez du inoiz inork erabaki puta bat hartzen, eta euskaldunok zai. Kaka zaharra!
    makapillo (e)k bidali du duela 132 egun 3 ordu 29 minutumakapillo
  4. #4   #2, blogeko lizentzia Creative Commons Aitortu 3.0 (CC BY 3.0) da. Nire ustez ondo zehaztua dago.

    Zorionak grabaketagatik eta bertso saioa zuzenean gozatu ahal izateagatik :-)
    Txopi (e)k bidali du duela 131 egun 19 ordu 14 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]