Izen Ezkutua, edozer edonon izenik eman gabe argitaratzeko egitasmoa

Lagun eskaera jaso dut Facebook-en: Izen ezkutua. Nor den galdetu, eta blog honetara bidali nau. Eposta modu anononimoan erabiltzeko, Youtubera bideoak email eta izenik eman gabe igotzeko, blogean idazteko... pentsatua dago eta edonork erabil omen dezake. Akaso, ez da ideia guztiz txarra. Baina baditu argilunak. Edonork saioa hasi badezake, edonork alda dezake pasahitza. Facebooken lagunak egiten baditu, edonork begiratu ahal izango du horien profila. Edonork diodanean, EDONORK esan nahi dut. Nik behintzat ez dut onartuko lagun gisa.
iruzkin 1etiketak: hemen: Bitxikeriak bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. #1   Heteronimo anitza deitzen zaio asmakizun horri eta horrelako dexente daude: Luther Blissett, Wu Ming, Teresa Malina Torrent, EVhAck, Isaac Hacksimov eta abar. Gehienetan, horrelako talde ezizena erabiltzen duten pertsonek erlazioa dute (naiz eta agian denek elkar ezagutzen ez duten) eta inork pasahitzik ez aldatzea adosten dute.

    Kasu honetan, pasahitza publikoa da eta nik uste denbora kontua dela norbaitek pasahitza aldatzea... Edo agian ez, horrelako gauzak ezin izaten dira aurreikusi :-)

    Edozein kasutan, nik beste heteronimo anitz bat proposatzen dut: Pernando Amezketarra.
    Txopi (e)k bidali du duela 153 egun 12 ordu 43 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]