Euskararen dilemak berriz ere

Aurreko batean Mutilmediakoek galdetzen zuten ea nola idatzi behar den Web orria edo web orrialdea. Oraingoan Anttonek beste baldera bat bota du bere blogean. Antza denez bere webgunean css-xhtml valid! jarri nahi du, baina euskaraz. Nola itzuli "valid" hori?
4 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 6, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Baliozkoa?
    3ARRANO (e)k bidali du duela 809 egun 22 ordu 3 minutu3ARRANO
  2. #2   3000 Hiztegiaren arabera [http://www1.euskadi.net/hizt_3000/]:

    balioko, baliozko, baliodun, baliagarri
    aingeru (e)k bidali du duela 809 egun 13 ordu 35 minutuaingeru
  3. #3   berriz ere? Dilemak?

    Hizkuntza bizirik dagoen seinale. Kezka sortzen denean, standarrak sortzen ditugunean bezala da... bila ari gara hitz egokienaren bila. Eta hori aldeko du hizkuntzak...

    Nik egia esan, nahiago dut blogari, programatzaileak, erabiltzaileak orohar kezkatzea, funtzionario zaharkitu batzuen agindua bete baino.

    Gurea, hizkuntza bizia eta modernoa izango bada; hiztunek erabiltzen dugulako, aldatzen dugulako, moldatzen dugulako da.

    Euskaltzaindia, gero eta gehiago aginduak ematen dituen instituzio zaharkitu, karka eta "erreala" iruditzen zait... sentitzen dut. Hizkuntza, erabiltzaileona da...
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 809 egun 11 ordu 45 minutugaztelumendi
  4. #4   Tamalez, Euskaltzaindia duela hiru mendeko euskaran murgilduta dugu. Ez da gai egunerokoan sor litezkeen zalantzak argitzeko, eta hor badugu zeregina herritarrok.
    Tartalo (e)k bidali du duela 808 egun 9 ordu 51 minutuTartalo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]