Zinemaldiko Urrezko Maskorra, euskarazko azpitituluekin sarean

Euskarazko azpitituluak sustatzeko webgunean aurtengo Zinemaldian Urrezko Maskorra eskuratu duen filma dago eskuragarri jada: "Nanjing! Nanjing!". Nanjingeko sarraskia deskribatzen duen filma, beraz, deskargatu eta euskaraz ikusteko aukera dago. Albistea "Argia"n (http://www.argia.com/albistea/urrezko-maskorra-euskarazko-azpitituluekin-2) eta Mitxelenakeriak blogean ere aipatu dute (http://maitanemitxelena.blogspot.com/2009/10/urrezko-maskorra-euskarazko.html).
3 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 10

iruzkinak

  1. #1   Neuk eta lagun batek euskaratu ditugu azpidatziak... baina ez pentsa hain film ona denik...

    ea jende gehiago animatzen den pelikula hobeak euskaraz azpititulatzen.
    luistxo (e)k bidali du duela 160 egun 14 ordu 34 minutuluistxo
  2. #2   Eta zergaitik ez literaturazko nobel saria irabazten dauanagaz eiten dan gauza bera ein? Hau da, hartu urtero Urrezko Maskorra irabazten dauan eta azpititulatu euskaraz ...... euren zain egon barik
    xiber (e)k bidali du duela 160 egun 12 ordu 45 minutuxiber
  3. #3   Lan bikaina. Ni behin hasi nintzen serie bat azpititulatzen, baina zaila egin zitzaidan. Esperientzia gehiagorekin errezago egingo dira, gainera ni a pelo hasi nintzen, gaztelera/inglesezko azpitituluak hartu eta hoiek itzultzen eta batzuten trama berdinean ezen dena kabitzen, eta dena aldatzen ez hasteagatik utzi egin nuen. Programa baten laguntzaz errezagoa ziango dela imaginatzen dut.

    Noizbait denora baldin badut, gustatzen zaidan proiektu bat da, baina oraingoz denbora falta da.
    baltuna (e)k bidali du duela 160 egun 10 ordu 47 minutubaltuna

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]