Patxi Gaztelumendik galdera bota du bere blogean. Zenbat da asko euskaraz? Euskarazko webguneen estatistikez ari da, zenbait agerkari digitalek beren datuak plazaratu ostean. Sare sozialetan nahiz Gaztelumendi.org webgunean bertan hainbat erantzun izan dira, hausnarketarako bidea ireki dutenak. Besteak beste,
http://Kazeta.info,
http://Sustatu.com,
http://Berria.info eta
http://Euskaltube.com webguneen datuak geratu dira agerian. Xumeak? Erantzunen zain da Larrabetzuko blogaria.
iruzkinak
http://www.zabaldu.com/6972/ehun_mila_ziztada_hamar_hilabetetan_blog_euskaldun_batean/
orain berriz gaia modan jarri duzue, zorionak.
Gaiari aportazio bat egiteko interesgarria litzateke konparatzea jasotzen dituzten bisita kopurua eta diru kopurua, subentzioak alegia. Adibidez, atari ospetsu batek Eusko Jaurlaritza berriaren 12 kilo (pzta) jasoko ditu eta beste batzuk bisita asko dituztenak, ez dute ezer jasoko.
Portzieto, berriz ere datu egarriz utzi nauzu zure aportazioarekin. Ze webguneri buruz ari zara? Euskaraz al dago? Izango du URL bat ezta?...
http://ostraka.mundua.com/2009/09/28/ehun-mila-ziztada-hamar-hilabetetan/
Bestalde ez dakit nola bilatzen den lotura sarean, Kultura saileko 2009-9-17ko ebazpena, IKT deialdiko 2009ko laguntzak, kuriosoa da ez dutela eurorik jasotzen adibidez:
http://gaztesarea.net
http://kontseilua.org
http://blogari.net
http://euskalerria.org
...
Badaude gehiago jakina.
Badago enpresarik 70.000 (hirurogeita hamar mila) euro baino gehiago jasotzen duenik, kontsultatu dezakezu.
Estatistikei dagokienean, beste gomendiotxo bat. Ez nituzke erabiliko "Hit" edo "ziztadak" zure webgunearen estatistikak neurtzeko. "Hit"ak ez dira bisitak, eta are gutxiago bisitari bakarrak. Hit-ak webgune batean dauden fitxategi ezberdinak kargatutako aldiak neurtzen dituzte. Alegia, webgune bateko web orrialde bakarra behin kargatzerakoan (alegia, bisita bat jaso duenean) web orrialde horretan txertatuta dauden fitxategi ezberdinei "deitzen die" sistemak. Hori dira "hit" edo "ziztadak". Aegia, bisita bakar bat izanda ere, hamar izan daitezke bisita horrek generatzen dituen "hit"ak.
Hemen utziko dizut definizio bat ingelesez. http://www.mangohosting.com/2008/05/05/como-interpretar-las-estadisticas-de-su-sitio-web/
Argi dio hor: "Hits are not a good way to measure the traffic on your site". Alegia, "hit-ak ez dira zure webgunearen trafikoa neurteko egokiak".
Hemen beste bat gaztelaniaz: http://www.disenografico.emprendedorlider.com/internet3.htm
Hemen ere bai: http://www.pergaminovirtual.com.ar/definicion/Hits.html
Eta hemen: http://www.zerozen.com/blog/algunas-definiciones-de-estadisticas-para-web/
Baita hemen ere: http://www.proyectoweb.org/boletin/estadisticas-en-internet.html
Lagungarriak izango zaizkizulakoan.
"Hit"ak ez diren beste datu batzuk ba al dituzu Wordpressekin eraikitako zure blogean? Hemen jakinarazi ditzakezu, hartara Gaztelumendik hasi duen hausnarketari beste aportaziotxo bat egiteko. portzierto, bertan esaten dena, eta baita iruzkinetan agertzen diren zalantzak ere (neurgailu guztiek ez dute berdin neurtzen) irakurtzea gomendatuko nizuke estatistiken ikuspegia apur bat gehiago lantzeko.
Ondo izan.