eitb24.com berriro agerian

Rebelion.org izan zen lehendabizikoa, eta orain gure blogosferan ere hasi da aipatzen asuntua. Aipatu egiten dute gehienek, iritzia ere eman dezakegu gainontzekook. Beste ekintza lotsagarri bat, eitb24.com-ek gauzatua. Noizko Lontzo Sainzen dimisioa?
3 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Lontzok Pascual Serrano Rebelión-eko kazetariari bidalitakoa sinesgarria iruditzen zait.

    Dena dela, hankasartze hori publikoki errekonozitu behar da, barkamena eskatuz Silviori eta irakurleei. Ezin da galdera hori elkarrizketatik kendu ezer gertatu izan ez balitz bezala.

    Loretxoak harrapatu zuen hasieran jarritako elkarrizketa eta bertan ageri da galdera fantasma:

    http://picasaweb.google.com/loretxoa/ProbandoPicasaWebAlbums/photo#4964619134655004690
    iturri (e)k bidali du duela 827 egun 10 minutuiturri
  2. #2   Niri ez zait batere sinesgarria egiten.

    Are gutxiago Lontzo Sainz lanetik ezagutzen duten kazetariekin berba egin ostean.

    Beti izan da manipulatzailea.

    Eta orain, harrapatu dutenean zurikerietan ari da. Zergatik ez du bada publikoki aitortzen?

    Internetek zorionez, horrelakoak salatzeko ere balio du... bailatu dezakegu.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 826 egun 19 ordu 44 minutugaztelumendi
  3. #3   Barka, patxi, baina zure gurutzadaren alde batekin ez nagok ados.

    Nik ere apur bat ezagutzen dut Lontzo, eta ez dut manipulazio edo bestelako kazetakerietan sekula ikusi. Dakidanagatik profesional zentzuduna da (baita gizakia ere, eta hartaz hanka sartzeko gai). Ez dakit berarekin izan duzun kontaktuan zein harreman mota izan duzuen (gogoratzen dut blogger topaketa batean izan zenutela halako idilio bat...) baina nire uste apalean tipo serioa da (interneteko hedabideen paperaz nik edo zuk ditugun ikuspegi asko ez dituen arren). Erratuta egon naiteke, noski.

    Hori esanda, erabat ados Silvioren elkarrizketaren afera guzti hau ikaragarrizko kolpea denarekin eitb24rentzat. Kostako zaio sinesgarritasuna berreskuratzea (gertatutakoaren azalpena dena delakoa dela), batez ere, diozun moduan, blogosferak gogor eta ozen erantzun duelako inbentada lotsagarri honen aurrean. Zabaldu ez da agian 24k euskal (eta kanpoko) blog munduarekin duen harremana aztertzeko espaziorik aproposena, baina zer pentsatua emango die, argi dago. Hori espero dut behintzat.

    Esandakoa. Eztropozo galanta, asunto guzti hau. Eta min handiena ematen duena (edo behintzat didana),arrazoi duk, errorea izan bada, publikoki hala ez aitortzea, honen ordez prentsa digitalaren "borragoma miragarria" erabiliz. Hemen ere, ikasiko dute internet ez dela batzuek uste dutena bezain bolatila, eta egindako barrabaskerien arrastoak gordeta gelditzen direla,cachean edo jpegan... edo erabiltzaileen kontzientzian.
    txerren (e)k bidali du duela 824 egun 8 ordu 33 minututxerren

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]