Meebo.com, berehalako mezularitza 2.0

Meebo.com-ek berehalako mezularitzako Jabber, Yahoo, ICQ eta MSN kontuak batzen ditu webgune berean, nabigatzaile bat izatea nahikoa da komunikatu ahal izateko, sofware gehiago istalatu beharrik izan gabe. Technorati bidez ezagutua.
4 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 5, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Oso interesgarria.

    dena dela, erabilpenerako euskarazko azalpen bat, eta froga bat egiteko deialditxoa eskertuko nituzke txokolarte.

    Interesgarria litzateke frogan jartzea...
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 796 egun 2 ordu 24 minutugaztelumendi
  2. #2   Froga egiterakoan, izan ezazue kontutan zuen pasahitza zifratu gabe bidaliko dela zuen nabigatzailetik zerbitzarira. Hori konpontzeko beste URL hau proposatzen dizuet: https://www.meebo.com
    Txopi (e)k bidali du duela 795 egun 9 ordu 3 minutuTxopi
  3. #3   Ondo dago protokolo anitzeko mezulari online izatea, baina egia esan nahiko astuna da, edo nire konputagailua ez doa oso ondo...
    euskalsource (e)k bidali du duela 795 egun 6 ordu 29 minutueuskalsource
  4. #4   Erabilpenerako ez da asko jakin behar, Patxi. Nahi izanez gero, ez da beharrezkoa Meebon bertan ere erregistratzea. Zuzenean sartu zintezke zure edozein IM kontutan. Erabiltzaile eta pasahitza sartu eta kitto. Hori bai Txopik azaldu duen bezela hobe https sartzen baduzue www.meebo.com helbide horren aurretik, zuen pasahitza zifraturik joan dadin.

    Ikusten diodan erabilpena, mezularia istalatu gabe dagoen ordenagailu batekin gabiltzanean, inolako istalazio gabe mezularia erabili ahal izatekoa da. Nahiz eta hori egin ahal dugun adibidez Gmail kontu batekin.

    Gainontzean, nere ordenagailuan, nahiago Gaim erabili.

    Inork, froga bat egin nahi izanez gero bidali mezu bat artsuaga[abildua]gmail.com helbidera eta egingo dugu zeozer.
    txokolarte (e)k bidali du duela 795 egun 2 ordu 34 minututxokolarte

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]