Oreretako Iztieta-Ondartxoko gertakariak osatuz

Iragan astean Iztieta-Ondartxon gertaturikoen arira, informazio eta xehetasun gehiago. Iritzi + informazio artikulua.
5 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 5, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   Istiluez, Uxue Apaolazak Berrian idatzitakoarekin bat egiten dut: "Zergatik orduan ez dira bortxatzailearen sexu berekoen komertzioen aurrean kontzentratzen, edo haren adin berekoen etxe aurrean? Arraza bada protesten helburu direnak aukeratzeko erabilitako irizpidea, nahiko argi dago. «Ni ez naiz arrazista, baina...» bazara; zergatik gara gero eta gehiago, gainera?"

    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-07-12/004/004/Ni_ez_naiz....htm

    Eta idatzi duzun artikulu honen asmoa zeinahi dela ere, iruditzen zait betiko "gu" vs. "besteak" logika erreproduzitzen duela. Azpimarragarriak, bide batez, esaldi batzuk. Nire gogokoena, beheko hau (kortxete artean jarri ditut lerro artean irakur daitezkeen ideiak):

    "Espaloiak hartu zituzten [inbasioa!], beraien ohitura izango da [badakizu, moro hauek edozer gauza], baina espaloitik doanari [nik detodalavida auzo honetan ikusi dudan gizon-emakume zintzoa] bidea oztopatu eta mugitu ere egin gabe egon izan dira [sekula horrelakorik!], auzotar asko errepidera [autoak, astoak eta magrebtarrak bakarrik ibili beharko liratekeen lekura] irten beharrean aurkitu direlarik".
    boligorria (e)k bidali du duela 209 egun 1 ordu 37 minutuboligorria
  2. #2   Ba ni erantzun erraz horiekin ez naiz gustura gelditzen. Konbibentzia arazoak hor daude. Giro hau ezin da esplikatu jende mota baten arrazismo itsua gaira ekarrita bakarrik. Berez normala da etorri berrien eta bertakoen artean istiluak egotea, migrazio oldeak ezagutu diren bakoitzean beti izan baitira horrelakoak, kausa askogatik, eta ez bakar-bakarrik kanpotarrarekiko gorroto huts eta doakoagatik. Euskaldunok memoria pixka bat freskatu genezake horren inguruan, batez ere auzo jakin batzuetakoek.

    Migrazioekin jende mota asko mugitzen da, lasai lan eta bizi nahi duen jendea eta kuidadoko jendea ere bai, denetatik eta mota bakoitzetik kopuru handian.

    Orain arte ezagutzen ez ziren fenomenoak edo oso lokalizatuak zeudenak orain ugaltzen ari dira. Hala gertatu zen XIX. mende bukaeran eta 60ko hamarraldian, eta orain ere horrelaxe ari da gertatzen. Esate baterako, noiztik ibili da jendea labanarekin? Ba orain latinoamerikar gazte askok labanarekin ibiltzeko ohitura dute. Proportzioan ez da noski jende kopuru handia, eta badakigu latinoamerikar gehienek ez dituztela borrokak labankazoka konpontzen (bazpare denbora galdu behar gauzarik ebidenteenak esaten), baina parrandara labanarekin ateratzen zirenak lehen ez ziren ia izaten eta orain badira. Begi bistan dago, jendeak toki batzutan horrelako gauzak ikusten ditu.

    Bikilak segurasko arrazoia du, baina jendea bere auzoan arazo berriak ikusten ari da eta haserre dago. Bai ba, "detodalavida" auzo horietan bizi izan direnak gero eta gehiago ari dituk flipatzen auzoan gertatzen ari denarekin, zer nahi duk ba esatea Boligorria.

    Posizio aurrerazaleetatik horri egiazko erantzunik ematen ez bazaio (eta Uxue Apaolazarena nahiko naifa nire gusturako), jendea eskuin muturreko diskurtso merkea asimilatzen hasiko da. Kasu.

    Ta barkatu, gaurkoa luze samarra atera zait eta.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 208 egun 12 ordu 19 minutuAmonamantangorri
  3. #3   Magrebtarrak biltzen diren tabernaren atarian "moros fuera" oihukatzea, nire ustez, bada dagoeneko eskuin muturreko diskurtso merkea; ez duzu gehiago itxaron beharrik.

    Eta bai, arrazoi duzu, erantzun erraza eman dut; ez dut soluzio definitiborik eman. Jabetzen naiz horretaz. Baina nik uste aurreneko pausoa gauzei merezi duten izena jartzea dela: arrazakeria dagoenean, badago, eta sarri konturatu ere ez gara egiten zein puntutaraino garen arrazistak.

    Eta XIX. mende bukaerako edo 60ko hamarraldietako immigrazioa aipatzen duzunez, apunte pare bat: 1) diferentea iruditzen zaidala oraingo eta orduko etorkinen tipologia; eta 2) 60ko hamarkadan elkarbizitza arazo horri eman zitzaiola erantzun politiko baliagarri bat, "Euskal Herri Langilea"-ren kontzeptuak biltzen duena. Elkarbizitza arazoekin dena justifikatu ordez, ez ote genioke egoerari mota horretako irtenbide bat bilatu behar?
    boligorria (e)k bidali du duela 208 egun 3 ordu 23 minutuboligorria
  4. #4   Boligorria, gauzatxo pare bat, "Gu versus Besteak" eskemara oinarritu nahi duzu guztia eta zuk horrela ikusi baduzu, gerta daiteke errealitatearen islada bat izatea, nik diodan gauza da "Gu versus Besteak" planteatzen duzutenean, eskema horretan "Besteak versus Gu" aipatzea falta duzuela, eta bi jarrerak egon direla zihurtatzen dut. Bestetik, komatxo artean jarri duzun nik idatzitakoaren zatiaz egiten duzun irakurketa eta interpretazioa guztiz zureak dira, hori ez da nik esaten dudana, nik diodana argi dago eta ez baduzu ikusten ez zaitez manipulatzen ibili. Izugarrizko errespeto falta iruditu zait. Nik zu ezagutzen ez zaitudan bezala, zuk ni ez nauzu ezagutzen, baina erraz epaitu didazu eta nik idatzitakoa zure asmoetara ekarri. Oso makurra iruditzen zait horrela jokatzea. Zuk darabilkizun argudioak, ez dio errealitateari erantzuten, ni ezagutzen ez nauzun bezala aipatzen ari naizen errealitatea, Iztieta-Ondartxokoa ezagutzen ez duzulako, halere, lekukotza bat faltsukeriaren bidetik gutxiesteko eta erridikulizatzeko ez duzu batere lotsarik izan; politikoki zuzena den eta zure asmoei erantzuten dien diskurtso bat egin duzu, bai, baina errealitateaz tantarik ez. Azkenik ez dakit zein arazo daukazun auzoan jaiotakoa naizela diodalako, zer esatea nahi duzu etxean jaiotakoak bagara, residentzian jaio naizela? Oso gusto txarrekoa iruditu zait, "detodalavida" zu izango zara, ni Ondartxokoa naiz, nere gurasoen etxean Mª Dolores komadronaren laguntzaz erditua eta ez dut horregatik zertan lotsatu beharrik, eta ez duzu hau pedigri erakusketa gisa hartu beharrik, baina nire jatorriaz iseka egiten duzu, txotxolo! Hori ez dizut inolaz onartzen. Elkarbizitzaz hitzegiten ausartzea ere! Nor uste duzu zarela? Eta nor uste duzu naizela?
    joseba01 (e)k bidali du duela 207 egun 10 ordu 23 minutujoseba01
  5. #5   Argi dagoena da arazo bat dagoela eta konponbide bat bilatu behar zaiola. Eta kontua errespetuan dago. Denen artekoan. Bai "gu" horretan baita "besteak" horretan ere. Elkarbizitzan. Eta baita "gure" artean ere. Txotxolo ez zait ba neri errespetuzkoa iruditzen... bakoitzak bere iritzia du eta listo. Hortik txotxolora... argumentu gutxi.
    Nahiaetaezina (e)k bidali du duela 206 egun 9 ordu 24 minutuNahiaetaezina

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]