Diaz De Cerio Athletic-era

Fitxaketen merkatua zail jarri zaio Athletici, hala ere, gaur lehenengo errefortzua aurkeztuko dute ibaiganeko mandatariek, Diaz De Cerio aurrelaria. Errealarekin kontratua amaituta dator klub zuri-gorrira gol asko sartzeko intentzioarekin
2 iruzkinetiketak: hemen: Kirola bildu
erabiltzaileen botoak: 4, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Beno azkenean iritsi da eguna. Aspalditik argi nuen gauza bat da, egia esateko lesionatu aurretik ere zerbait hitzeginda zuela esango nuke. Erreal zalea naiz eta agian honek eragina izan dezake esaten dudan zerbaiten, baina Athletic zaleek ez dezatela pentsa kristoren fitxaketa egin dutenik, Iñigol ezizenak norbait engainura eraman dezake eta. Iñigok bat sartzerako 8 hutsegiten ditu baina beno hori agian realeko kantzerraren eragina da, hemendik joan eta gero denak dira eta hobeak (Barkero, Llorente...)

    Lehen ondo erortzen zitzaidan pertsona bat da, orain jada... eta ez da Athleticera joan delako, hori 'normala' izan daiteke, reala 2. mailan, krisi ekonomikoan.. denok nahi izaten dugu hori hobetu (ni enitzake joango baina beno, jeje). Agurreko prentsa aretoan esan zuena ez da barkatzeko erreza 'Joateko arrazoi nagusienetako hemen baloratua edo maitatua sentitzen ez zela'. Lotsa gutxi behar du festetako eskopeta batek baina gehiago huts egin eta sekula txisturik jaso ez duen batek halako zerbait esateko. Kostako zaio halako zalegoa topatzea, nahiz eta Athleticekoa ere ona den zentzu horretan.

    Agur Iñigol, orain behintzat Agirretxek merezitako postua izango du.
    baltuna (e)k bidali du duela 262 egun 11 ordubaltuna
  2. #2   Ez ditut inoiz ulertuko futbolzaleen gorroto eta amodioak...
    xuriken (e)k bidali du duela 259 egun 7 ordu 16 minutuxuriken

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]