Ikastolen telebista: Interneterako, baina Internet kontutan hartu gabe

Irratian entzun dut ikastolek telebista webgune/kanal bat aurkeztu dutela. Interaktibitatea, dinamismoa eta abar ekarriko dituela aipatu dute, testu hutsezko Internetarekin alderatuta. Helbidea ez dut harrapatu momentuan eta bila hasi naiz sarean. Bada, beraien webgunean ez dago ezer, Berrian, Zabaldun eta Sustatun ere ez. Offlinen apuntatu duen norbaitek lagunduko dit helbidea aurkitzen?
7 iruzkinetiketak: hemen: Hezkuntza bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. susirf (e)k bidali du duela 355 egun 8 ordu 7 minutususirf
  2. #2   Ez zait gustatzen Zabaldu galdera-erantzun gune bat bilakatze hau baina jarri duzun estekari jarraituz badirudi telebista horren izena IK TB dela (IK TB izeneko proiektua). "IK TB" bilatzen baduzu google-n (http://www.google.es/search?q=ik+tb) lehenengo estekan orria http://iktb.tv/ dela ikusiko duzu.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 355 egun 8 ordu 5 minutukokoteraino
  3. #3   #2 Galdera ez zen albistearen funtsa, eta nire kontura ere azkenean aurkitu dut helbide hori. Kontua da albiste bat dagoela hor, euskarazko telebista kanal baten sorrera, eta aldiz ez dagoela Interneten informazio hori aurkitzeko modu errazik. Zergatik ibili behar gara asmatzen? Zuk "ik tb" bilatu duzu googlen, baina nik aldiz "ikastolen elkarteko telebista" eta horrelakoak eta ez dut ezer aurkitu.

    Bestalde, onartzen dut kritika, teorian albisteen bidalketan ez da iritzirik jarri behar, eta hor ziurrenez oker egin dut. Barkatu eta ez bozkatu edo negatiboa eman.
    garaolaza (e)k bidali du duela 355 egun 7 ordu 37 minutugaraolaza
  4. #4   Albistea Gaztelumendik bidali zuen Zabaldura:http://www.zabaldu.com/5915/iktbtv_ikastolak_ere_bideogintza_sarean_hedatzen/

    Bestalde, ni ez naiz iritziak agertzearen kontrakoa. Ez dut objektibotasunean sinisten. Denok gaude geure izaerak baldintzatuta idazterako, hitzegiterako, ikusterako orduan... Beraz, itsurakeriak egiten ibiltzea ez zait oso eraginkorra iruditzen.

    Zabaldura bidali beharrekoen artean... eztabaida zaharra. Erabiltzaileen kriterioak erabakiko du bidaltzen direnak argitaratzen diren ala ez.
    xuriken (e)k bidali du duela 355 egun 7 ordu 21 minutuxuriken
  5. #5   #3 Ez dago ezer barkatu beharrik, nik nire iritzia eman dut, Zabalduko erabiltzaileek bozkatu nahi badute libre dira horrela egiteko. Albistea telebistaren sorrera bada hori jarri beharko luke bidali duzun albisteak, jarri duzunak ordea, kritika bat barnean eramateaz gain, ez du benetako albistearen funtsa adierazten (guzti hau, noski, nire aburuz). Era berean, eitb-ko gunean albisteak iktb-rako esteka bat izan beharko luke eta ez dute jarri.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 355 egun 7 ordu 20 minutukokoteraino
  6. #6   Nire iritziz, Garik egiten duen kritika guztiz zilegi eta logikoa da. Izan ere, Internet bat ere aintzat hartu gabe zabaldu zuten egitasmo berri hori eta, niretzat, horrek agerian uzten du Ikastolen Elkarteak Interneti ematen dion tratamendu eskasa. Ikastolen web orrian sartzea besterik ez dago horretaz jabetzeko http://www.ikastola.net
    arruitz (e)k bidali du duela 355 egun 6 ordu 57 minutuarruitz
  7. #7   #6 Arruitz, ni ere ados nago Gariren iritziarekin. Nire iruzkina beste zentzu baten doa.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 355 egun 6 ordu 18 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]