Windowserako jokuak Mac OS X eta Linuxen erabilgarri

Alky izeneko erabilpen berri bat irten da. Honen bidez Windowseko exekutableak Mac OS X eta Linuxeko binarioetan sortzen dira. Erabilpen honen helburua, maila haundiko jokoak aurretik aipatutako sistema eragileetan erabili ahal izatea da.
3 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Irakurri dudanez macintel-etan soilik funtzionatuko dau, beraz, g4 edo g5 daukagunok ezingo dogu erabili...
    Koldotxu (e)k bidali du duela 926 egun 19 ordu 52 minutuKoldotxu
  2. #2   bakarrik dabil macintel-etan x86 arkitektura dutelako. Alky, exekutablearen kabezera aldatzen du, ELF eta exe baten arteko desberdintasun bakarra delako, beste guztia berdina da. Baina arazoa ez da hau, baizik eta windows-en API guztiak portatzea linux-era, wine urte asko dabil hau egiten.
    ikermendi (e)k bidali du duela 925 egun 11 ordu 7 minutuikermendi
  3. #3   Alky dakarren abantaila da, jokua exektutazeko orduan ez duela inongo "demonio"-rik behar atzean eta beraz CPU aren errekutso gutxiago erabili behar ditu. Ez ahaztu , wine-k zerbitzu emateko , bere prozesu guztiak martxan izan behar dituela eta alky egiten duena da;windows bitarrak Linux eta Mac bitarreta pasatu, noski arkitektura kontuan izan da.Ez du inongo azpi-programarik behar funtzionatzeko. Nik wine erabiltzen dut normalean, baina alky -ren proiektuak etorkizun gehiago du joku mundua, nire uste apalean. EGia esan orandik ere, lan pila dute egiteke, API-ak pasatzea... Baina ea martxa hartzen duten ta gozatzeko aukera dugun ;)
    euskalsource (e)k bidali du duela 925 egun 8 ordu 25 minutueuskalsource

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]