EAJk EITB erabiltzen du hauteskunde kanpaina egiteko [Gaz]

Atzo Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) EITBko gela bat erabili zuen hauteskunde ekitaldi bat egiteko. Web orrialde berri baten aurkezpena aprobetxatuz, militante jeltzaleak eta komunikabideak bildu zituzten. Hura lortzeko euskaldun guztionak diren baliabide publikoak erabili zituzten.
17 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 16, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. #1   zerbaitek ustel usaina du Sabin Etx.. Danimarkan
    Theklan (e)k bidali du duela 172 egun 1 ordu 43 minutuTheklan
  2. #2   Hurrengo hauteskundeetan espero duten arrakasta itzelaren aurrean batzokiak txiki gelditu zaizkie jeltzaleei antza!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 171 egun 16 ordu 47 minutukokoteraino
  3. #3   Galdera: lokal hori ezin da alokatu? Alegia, ez ote dio EAJk EITBri ordaindu horren truke? Apustu egingo nuke baietz. Mitinak toki publikoetan egiten dira eta horien erabilpenerako dirua jarri behar izaten dute alderdiek. Arinkeria eta fede txarra sumatzen ditut albiste honetan. Inork konfirmatu dezake alokatu ala, beste barik, erabili egin duten?
    mendicute (e)k bidali du duela 171 egun 14 ordu 22 minutumendicute
  4. #4   Seguruenik alokatu dute, hala ere ezin dezakezu konparatu edozein leku publiko (kalea, herriko frontoia, bilborock, etab.) telebista publikoarekin. Ez da etikoa.
    zortziko (e)k bidali du duela 171 egun 13 ordu 47 minutuzortziko
  5. #5   #3 Nik behintzat ez dut topatu nola alokatu daitekeen azalduko duen informaziorik. Horrek, noski ez du esan nahi alokatu ezin denik baina ez du erraza ematen nola egin jakitea. Nire iruzkina ez da fede txarrarekin izan baina esperientzian oinarritutako aurreritzietan bai. Ziur nago, diruz ez bada EAJk EiTBri ordaina emango diola (hau ere aurreritzietan oinarrituta diot).
    kokoteraino (e)k bidali du duela 171 egun 13 ordu 30 minutukokoteraino
  6. #6   Miramar Jauregian beraien batzarrak egiten dituztelako, jauregia erosteko "konpintxatuta" izango al dira?

    La Casillan mitinak antolatu dituztelako, areto hori erosteko ere konspirazioan al daude?

    Kursaalen mitinak emateagatik areto hau ere erosiko al dute?

    Faborez...

    Bestalde, berria bidali duen rostein erabiltzailearen blogaren hainbat post ikusirik, zenbaitzuk kanpaina hasi dute jada:

    http://www.egiaz.net/egia-egitea/

    http://www.egiaz.net/euskal-herria-egitea/

    rostein, "bultzagilea" al zara?
    nire_izena (e)k bidali du duela 171 egun 6 ordu 5 minutunire_izena
  7. #7   #6 Aipatu dituzun horiek edonork alokatu ditzake. EiTBko eraikin hori baita? Lehenago esan dudan moduan ez naiz gai izan horrelako informaziorik topatzeko. Zuk informazio hori bidali zenezake mesedez?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 171 egun 5 ordu 23 minutukokoteraino
  8. #8   Lehen esan dudan moduan, Kursala, Euskaduna jauregia, etab, ez dira komunikabideak. EITB bai.

    Konparaketa absurduak baztertu mesedez
    zortziko (e)k bidali du duela 171 egun 4 ordu 42 minutuzortziko
  9. #9   #6 Kontuan hartuta zure lehenengo iruzkina hori dela ... ez al zara zu kanpainan dabilena?
    zortziko (e)k bidali du duela 171 egun 4 ordu 41 minutuzortziko
  10. #10   #7 Honek balio al dizu?: http://www.nekatur.net/Lugar-interes.aspx?Id=207&lang=eu-ES

    #9 Hara! Beste bultzagile bat agertu zaigu! : http://www.zabaldu.com/2333/abertzaleeu/
    nire_izena (e)k bidali du duela 171 egun 2 ordu 44 minutunire_izena
  11. #11   #10 Ez, ez dit balio. Gauza jakina da Kursaal, La Casilla edo Miramar Jauregia alokatu daitezkeela. Nik galdetzen dudadana da EiTBko Multibox delako hori alokatu daitekeen. Nik ez dut modurik aurkitu eta antza zuk ere ez. Hor dago eztabaida honen gakoa, edonork, ordainduta noski, erabil ditzakeen baliabideak erabili dituen EAJk edo ez.

    Zabalduko erabiltzaileak zein pentsaera politiko duten edo zein alderdi politikoren jarraitzaile diren aztertzen ibiltzea oso gustu txarrekoa da (gauza okerragoak ez esatearren).
    kokoteraino (e)k bidali du duela 170 egun 19 ordu 35 minutukokoteraino
  12. Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 170 egun 17 ordu 3 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  13. #13   Nire etxeko komuna alokatu daiteke eta ez duzue horren informaziorik aurkituko nire blogean, baina deitu eta eskeini dirua eta ez dut izango arazorik. Multibox hori alokatu nahi baduzue, deitu EiTBra eta galdetu. Hori bezain erraza. Espekulazio errezean erortzen gara gero eta gehiago.
    mendicute (e)k bidali du duela 170 egun 15 ordu 20 minutumendicute
  14. #14   ETA normala deritzozu telebista publiko batek alokatzea bere instalazioak alderi politikoei? Berdin zait zein alderdi.
    zortziko (e)k bidali du duela 170 egun 15 ordu 12 minutuzortziko
  15. #15   #11: Eta iritziak aurreritzietan oinarritzea elegantea al da ba?:

    "...Ziur nago, diruz ez bada EAJk EiTBri ordaina emango diola (hau ere aurreritzietan oinarrituta diot)."

    Publikoan esatea ere...
    nire_izena (e)k bidali du duela 170 egun 15 ordu 5 minutunire_izena
  16. #16   #15 Iritzi guztiak daude oinarrituta aurreritzietan. Bai nireak eta baita zureak ere. Besteen iritziak beraien militantzia edo pentsakera politikoan oinarritzea askoz okerragoa iruditzen zait. Argudio hobeagorik ez duzunaren seinale.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 170 egun 13 ordu 49 minutukokoteraino
  17. #17   "ETA normala deritzozu telebista publiko batek alokatzea bere instalazioak alderi politikoei? Berdin zait zein alderdi."

    zein da arazoa? antzoki publikoak (askotan fundazio publikoek kudeatuta, beste batzuetan zuzenean instituzioek) alokatzen dituzte. non dago arazoa? ez dut ulertzen
    mendicute (e)k bidali du duela 169 egun 22 ordu 32 minutumendicute

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]