[en] Datorren urtean AEBak sei zatitan bananduko omen dira

KGBren analista izandako Igor Panarin irakasle errusiarrak AEBetako zatiketa aurreikusi zuen 1998an emandako hitzaldi batean. Krisia dela eta, aurreikuspena inoiz baino gauzagarriagoa dirudi. Etorkizuneko 6 lurralde berrien planoa dakar WSJ egunkariaren artikuluak. Informazio gehiago espainieraz: http://mamvas.blogspot.com/2009/01/ex-agente-del-kgb-predice-divisin-de.html
6 iruzkinetiketak: hemen: Ekonomia bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   bitxia, beste konspirazio batzuetan Mexiko eta Kanadarekin batuko dituztela dioten bitartean 6 zati proposatzea... beno, ikusi beharko!
    Theklan (e)k bidali du duela 173 egun 9 ordu 6 minutuTheklan
  2. #2   Egia esan, 6 zati horietatik bi jada bananduta daude, Alaska eta Hawaii. Zazpigarren bat ere aipa genezake: Israel.
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 173 egun 8 ordu 50 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  3. #3   Kuriosoa... baina ez zait oso sinisgarria iruditzen.
    Koldotxu (e)k bidali du duela 173 egun 8 ordu 40 minutuKoldotxu
  4. #4   #2 Baina Israel orduan zer sartuko litzateke, Txinan, Errusian edo Europar Batasunan? Eta Guam uhartea Filipinentzat?

    niri sinesgarriagoa egiten zait Kanada, AEB eta Mexikoren batasuna hau baino.
    Theklan (e)k bidali du duela 173 egun 7 ordu 2 minutuTheklan
  5. #5   WSJren kazetaritza ereduarekin intrigatuta nago: zer gertatzen den kontatu ordez, horrelako artikulu surrealistak publikatzen dituzte. Hau, Keith Johnsonek euskararen inguruan idatzitako beste hura...
    boligorria (e)k bidali du duela 172 egun 10 ordu 8 minutuboligorria
  6. #6   Nire ustez artikulu hau ez da batere sinesgarria. Baina tira, bitxia da.
    saapmifree (e)k bidali du duela 171 egun 14 ordu 7 minutusaapmifree

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]